Hasiera »
Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna
Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Zinema eta biografia: Danele Sarriugarte, Cristina Lasa & Harkaitz Cano solasean
2015-09-02 // Filmak, Zinema-Noema // Iruzkinik ez
Zer da benetako askatasuna? Zer da ondo hezi edo heldu izatea, zer da pentsatzen jakitea? Blog honetan jarri nuen hitzaldian, David Foster Wallace idazle estatubatuarrarentzat benetako hezkuntzaren balioa “ongi egokitua” (well-adjusted) egoten ikastean datza. Norbera gauzak ikusteko era aldatzeko gai izatea da benetako hezkuntzaren helmuga. Bestela, DFWren arabera, behin eta berriro erortzen gara gure munduko “hasierako konfigurazioan”: norberekeria, kontzientziarik eza, sasi-lehiakortasuna. Honela dio DFWk, Danele Sarriugartek egindako itzulpen estimagarrian: (gehiago…)
Abuztuaren 25ean, Donostiako suntsiketa revisited
2015-08-23 // Aforismoak, Bertsoak, Islandiera ikasten // Iruzkinik ez
Badator abuztuaren 31a, Donostian data seinalatua. Aurten ez da 1813ko sutearen mendeurrena ospatuko, baina horrek ez du esan nahi gogoratzeko eta eztabaidatzeko paradarik izango ez dugunik. Sua ez da oraindik guztiz itzali, eta Fito Rodriguezen blogean polemikak dirau, “iraganaren berri ez ezik, iragan horrek guregan utzi duen arrastoari kasu eginez.” Hortaz hitz egingo dugu Donostia Sutan elkarteak antolatutako irakurraldian (zehaztasunak hemen): bakea eta gerra, iragana eta geroa, lagunak eta etsaiak, hiria eta natura ehuntzeko moduaz. (gehiago…)
Animaliak
2015-08-06 // Diskoak, Eako poesia egunak, Paisaiak, Poemak // Iruzkinik ez
Argazkia: Karmen Zabaleta (@kazabaleta)
Aurreko astean, esan bezala, Paul Klee-ren egunkaritik (1903) hartutako pasarte bat moldatu nuen bertsio hau egiteko:
Bi mendi dira, hain zuzen ere,
bi mendi zure begien pare:
Mendi bat animaliena da;
beste hori, jainko-jainkosena.
Eta bien arteko arana,
gizakiena, itzaletan da.
Goiza da eta ez dakizula
jakin arren, ez zara ahula.
Baina halere gorantz begira
bi herrimin sentitzen dira:
Ez dakiela ez dakienaz
eta badakiela dakienaz. (gehiago…)
Baiona-Bilbao (1/2)
2015-08-03 // Diskoak, Kantuak, Paisaiak // Iruzkinik ez
Aurten oporretako bi aste ditut, eta lehenengoa 13 urteko J. semearekin eman berri dut: Ander Izagirreren gida erabiliz, Lapurdiko eta Gipuzkoako kostalde osoa oinez zeharkatu dugu, Baionako barran hasi eta Saturraraneko hondartzan bukatu. 7 egun, 6 camping, 20 kg guztira gure motxiletan eta hainbat ikasketa (esate baterako, pisu hori gehiegizkoa dela). (gehiago…)
“Poesia (zubi bat) bertsolaritza”
2015-07-25 // Eako poesia egunak, Ohar oro // Iruzkinik ez
Duela astebete Ean egon ginen, ezin kabiturik, Berriako kronikan azaltzen zen moduan. Larunbateko goizean jende ugari aretotik kanpo geratu ziren, Maialen Lujanbioren hitzaldia entzun ezinik, eta horregatik gaur ausartu naiz nire ohar batzuk hona ekartzen. Zubi horretan denok gaudenez, nor bere ertzetik, nork bere harria jarriz, oharrekin poem recording txiki bat osatu dut. Gutxi gorabehera, edukiak hitzaldian entzundakoari darraio. Islatu ezin izan dudana da hitzaldiaren bizitasuna, zein ongi egokitu zitzaion bertan bildutako publikoari, zer nolako komunikazioa sortu zen uztaileko goiz hartan… eskerrik asko Maialeni, eskola bikaina emateagatik, eta batez ere Eako herriari, Bilboko kaleetan Arestik espero zuen mirari hura antolatzeagatik. (gehiago…)
“Frontez beteta egunoro gaua”
2015-07-18 // Eako poesia egunak, Poemak // Iruzkinik ez
Zein ongi Ean, poesia zaleon frankiziarik gabeko gure Hay festivala! Uztailean zehar kronika bat edo bi egiten saiatuko naiz. Atzo arratsaldez, Eako alkateak ongietorria eman ondoren, Xabier Mendigurenek eta Alaitz Aizpuruk aurtengo edizioa hasteari ekin zioten, “Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean” hitzaldiarekin. Izan ere, Alaitz Aizpurua filosofia irakaslea da eta egun bere doktorego tesia ari da EHUn bukatzen, Joxe beraren zuzendaritzapean, gerraosteko euskal idazleengan existentzialismoak izan zuen eraginaz. (gehiago…)
Kantuak “klak” egiten duenean
2015-07-10 // Diskoak, Eako poesia egunak, Kantuak // Iruzkinik ez
Anari: Zure aurrekari penalak (Bidehuts, 2015)
Datozen Eako poesia egunetan larunbatak du jarduerarik trinkoena: Jose Luis Otamendiren errezitaldia, ITU Banda, Kafkaren aulkia, Metrokoadrokako “Su izan nahi” ikuskizuna… Baina hori guztia baino lehen, Maialen Lujanbiok aurtengo bigarren hitzaldia emango du, “Poesia (zubi bat) Bertsolaritza” izenpean. Jarritako gaia ez da erraza ezta berria ere: “Gabrielen lekua” sentikaria ikusi eta entzuteko iaz bertaratu ginenok izan genuen Arestiren eta Basarriren arteko polemikaren berri, non “euskaldun poetarik hoberenak, olerkari guztiak baino hobeak” bertsolariak zirela argudiatu baitzuen Arestik. Eta Basarrik, aldiz, olerkarien alde eta bertsolarien kontra. Hura paradoxa! (gehiago…)
Joxe Azurmendi, zutik eta biluzik
2015-07-04 // Eako poesia egunak, Poemak // Iruzkinik ez
Joxe Azurmendi, bere lehenengo liburuak argitaratu zituen garaian (Irudia: Auñamendi Enziklopedia)
Arestiren hitzetan, “poesia ezin da kabitu”, eta ezin kabitu ibiliko gara Ean uztailaren 17tik 19ra. Ohitura bihurtu den moduan, Eako poesia egunak hasiko dira ostiralean iraganari begira: aurten Alaitz Aizpuruk emango duen hitzaldiarekin. Bertan Joxe Azurmendik 1960ko poesiaren eraberritzean izan zuen eraginari erreparatuko diogu, eta ziur aski Gabriel Aresti eta Paulo Iztueta, besteak beste, aipatuak izango dira. (gehiago…)
Filosofo batentzako hiru zortziko
2015-06-28 // Bertsoak, Ohar oro // Iruzkinik ez
Iturria: EHU
Ba al dago hemen tokia kontu akademikoetan? Eta unibertsitatean, filosofiarentzako tokia? Utz iezadazue behingoz lantokian bizitzako pasadizo bat partekatzen.
Iragan ekainaren 13an, Carlos Santamaria Zentroan, Euskal Herriko Unibertsitateak Victor Gómez Pin doctor honoris causa izendatu zuen, eta bertan egon nintzen belarriak eta begiak ondo irekita.
Protokoloaz harago, hitzaldian ezagutzarekiko grina transmititzen jakin zuen doktore berriak; antzinako filosofia eta gaur egungo fisika alderatu zituen, Kant eta Derrida, baita J. L. Borges eta J. R. Makuso aipatu ere.
Zehaztasun teknikoak adituentzat utzita, hitz ederrak izan ziren. Eta behin baino gehiagotan metafora ihes egin zitzaion hortzen ertzetik hizlariari. Hala nola, poem-recording aritu nintzen beste behin, hauxe emaitza: (gehiago…)
Gorputzak hitz egiten duenean
2015-06-20 // Ondo bizi, Poesia eta medikuntza // Iruzkinik ez
(Iturria: Wikipedia)
1936an gauza anitz gertatu ziren munduan. Urte horretan zirujau frantziar batek, René Leriche, modu ezin poetikoagoan osasunaren definizio bat proposatu zuen: “osasuna da bizitza”, idatzi zuen, “organoak isilik daudenean”. Gaixotzen garenean, mina sentitzen dugunean, organoek garrasi egiten dutela esan liteke. Gure gorputzarekiko harremana aldatu egiten da. Berehalakoa zena ez da berehalakoa, pentsatu gabe egiten genuena ez da horren erraz egiten ahal, jabetzen gara gorputzaren ozentasunaz, haren presentzia deserosoaz.
Maiz dena iluntzen zaigu, beltzak eta gorriak ikusten ditugu. Medikuntzak egoera hori argitzeko esperantza ematen digu, baina ez beti, eta inoiz ez ezeren truke. Ataka horretan, kinka horretan dagoenak badaki zer den. Eta Joan Margarit poeta kataluniarrak ere bai, bera maisua baita giza existentziaren ajeak deskribatzen. Miserikordia Etxea bere liburuko poema batek Kimioterapia izena du. Hona hemen Juan Ramon Makusoren itzulpenean: (gehiago…)