Hasiera »
Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna
Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Islandiaren kasuaz ikasten, erraustegia dela eta
2016-06-12 // Islandiera ikasten, Ondo bizi // 4 iruzkin
“Antisistema” izateko inolako arriskurik ez duen erakundea da OECDa, Organisation for Economic Cooperation and Development. Argitaratzen duen txosten batean honako hau aurkitu daiteke, Islandiak bere erraustegiak itxi zituenekoa: (gehiago…)
Olerki-potea
2016-05-28 // Lizardiren baratza, Poesia gizarteratzen // Iruzkinik ez
[Hemen saio osoaren audioa.] Herri honetan kalimotxoa, bertso afaria eta pintxo potea asmatu baditugu, zergatik ez olerki-potea? Hona hemen 10 urratsetan,
Poesia txotx egiteko metodo laburra:
(gehiago…)
Euskal Herriko itzulia 12 poematan, Gasteizen
2016-05-15 // Paisaiak, Poemak, Poesia gizarteratzen // Iruzkinik ez
Iaz Sautrelan eginiko elkarrizketaren amaieran, Hasier Etxeberriak galdetu zidan aurrera begira beste proiekturik ba al nuen. Erantzun nion, gutxi gorabehera, poesia gizarteratzeko lanetan jarraitzea gustatuko litzaidakeela, poesia elitista izan ez dadin. Eutsi diot egitasmoari? (gehiago…)
Udaberrian
2016-05-07 // Poemak // Iruzkinik ez
Atzo bertso eskolatik 10 urteko alaba kopla honekin atera zitzaigun:
Udaberria dator
ta ni nago pozik
zeren lurra jarri da
guztiz polit ta chic.
Chic eta pozik elkartzea, horixe bertsolariaren sena! Gaurko nire olerkiak ez du errimarik, ezta poz handirik ere. Baina bota beharko dut nik ere, udaberriak hala agintzen duelako: (gehiago…)
Ur maran (2)
2016-04-30 // Lizardiren baratza, Poemak // Iruzkinik ez
[audioa hemen] Apirilaren 9an, Ernio magaleko baserri artean, ez ginen txotx baten arrimura ibili, bost artelanen inguruan baizik. Alkizan dagoen Ur Mara museoan izan ginen. Egun horretan ospatzen baita, urtero lez, Slow Art Day izeneko eguna, alegia Arte Geldoaren Eguna, geldoago, mantsoago bizi beharra dugula aldarrikatzen duen asmoa, adibidez, arteaz gozatzeko, eta orohar bizitzaz. Ur Mararen Slow Art Day egunean, artearen harrigarritasunaz gozatu genuen, paella eta sagardoa dastatuz gainerako ikusleekin batera. (gehiago…)
Erresistentziaren mapa
2016-04-24 // Walden // Iruzkinik ez
Duela 12 urte, Indarkeria-eza Aktiboa III. Jardunaldietan parte hartzeko ponentzia txiki bat prestatu nuen, aurretik Hika aldizkarian argitaratutako testua abiapuntutzat harturik. Oposizioa eta erresistentzia bereizi eta gero, erresistentzia mota jakin bat deskribatzen saiatu nintzen: desobedientzia zibila, haren ezaugarriak, eta beste erresistentzia formekiko harremanak. Helburua zen gizarte mugimenduetan erabiltzen diren hainbat metodologia aztertzea eta, ahal den heinean, gure hiztegi politikoa argitzea. Garai horietan Ekai Txaparteki lankideak ere gaia jorratu zuen bere liburuan, eta oraindik ere eztabaidak dirau, irratian ere bai. Nire testua www.bideahelburu.org webgunean aurki daiteke, baina orain muinoa azaltzen duen grafikoa hobetu dit Gorka Belasko lagunak. Hona hemen: (gehiago…)
Ur maran (1)
2016-04-15 // Hitzaldiak, Poemak // Iruzkinik ez
Txoriak askatu baino lehenago. Argazkia: Ur mara
Joan den larunbatean, Alkizako Ur mara museoan, Thoreauren txoriak aurkeztu genituen. Pasarte batzuk partekatu ondoren, José Ignacio Foronda editorekideak Emersonen entsegu batean topatutako poema bat irakurri zuen, J. L. García Martinek egindako bertsioan (jatorrizkoarekin batera, hemen paratu nuen).
Txakurrari so, Thoreauren hitzaren babesean. Argazkia: Ur mara
Gero Koldobika Jauregik eginiko Hitzaren babesari bisita egin genion: basoko txoriak entzuteko toki aparta! (gehiago…)
Ubi sunt?
2016-04-10 // Gaudeamus, Kantuak, Lizardiren baratza // Iruzkinik ez
Azala: Peru Iparragirre
[Audioa hemen] Ohiturari jarraituz, hainbat sagardotegitan txotx garaiari amaiera ematen diote Aste Santua eta gero. Lizardiren Baratzeko gure sagardotegia, ordea, zabalik jarraitzen du oraindik, eta Jabier Muguruzaren soinu handiaren doinuak poema bat euskaratzeko ausardia eman digu berriro ere, iraun bitartean. Baina, lehenik, ekar dezagun gogora sagardotegiko giro alai eta kantuzale hori. Ez da gauza berria, noski. Ikasle giroa horrelakoxea zen-eta antzinako unibertsitate askotan. (gehiago…)
Asmakizuna
2016-04-01 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Askotan gozo, batzutan garratz,
goiz euritsuen eguzkia da
eguneroko sakrifizioa
(zure zukua, nire odola)
osasunaren gure aldarean
koloreari izena emanez.
Berdintasunaren alde, txotx!
2016-03-20 // Lizardiren baratza, Ondo bizi, Poemak // Iruzkinik ez
Argazkia: @BerdinHernani
Txotx denboraldiak, gure herrian, istiluak ere ekartzen ditu batzuetan. Lagun batek sekulako nahigabea hartu du duela gutxi, Hernaniko Andrekalen tailerrak emateko duen lokalera joan eta pertsiana tolestua aurkitu duenean. Horrelako eraso itxusiak ohikoak dira sagardotegi garaian. Eta zer esan sexu eraso bat gertatzen denean, alkohola eta matxismoa edalontzi berean sartzen direnean… (gehiago…)