“Frontez beteta egunoro gaua”
Zein ongi Ean, poesia zaleon frankiziarik gabeko gure Hay festivala! Uztailean zehar kronika bat edo bi egiten saiatuko naiz. Atzo arratsaldez, Eako alkateak ongietorria eman ondoren, Xabier Mendigurenek eta Alaitz Aizpuruk aurtengo edizioa hasteari ekin zioten, “Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean” hitzaldiarekin. Izan ere, Alaitz Aizpurua filosofia irakaslea da eta egun bere doktorego tesia ari da EHUn bukatzen, Joxe beraren zuzendaritzapean, gerraosteko euskal idazleengan...
Read MoreJoxe Azurmendi, zutik eta biluzik
Arestiren hitzetan, “poesia ezin da kabitu”, eta ezin kabitu ibiliko gara Ean uztailaren 17tik 19ra. Ohitura bihurtu den moduan, Eako poesia egunak hasiko dira ostiralean iraganari begira: aurten Alaitz Aizpuruk emango duen hitzaldiarekin. Bertan Joxe Azurmendik 1960ko poesiaren eraberritzean izan zuen eraginari erreparatuko diogu, eta ziur aski Gabriel Aresti eta Paulo Iztueta, besteak beste, aipatuak izango dira. Miren Agur Meabek Harrikadien idatzi duen bezala, 19. mendeko poeta batzuek...
Read MoreHIES
Maiatzaren 10ean, Herri Urratsen geundela, 20 urte bete ziren Jon Salaberri zendu zenetik. Nik ez nuen ezagutu, baina lagunek kontatu didate bera izan zela Euskal Herrian publikoki HIESdun bezala agertutako lehenetakoa, eta lan handia egin zuela gaixoen alde eta gaitzaren inguruko kontzientzia gizarteratzeko. Arrasatearra zen Jon Salaberri eta aste honetan Goiena telebistak eman du argitara erreportaje anitz interesgarria, familiaren eta lagunen testigantza jasoz. Jon Salaberriaz gain, Euskal...
Read MoreLocus amoenus
Leku atsegina: denok daukagu baten bat. Eta euskal poeten artean, zein ederki jorratu duen Rikardo Arregi Diaz de Herediak gai hori, locus amoenus-ena. Lehen aipatu dut hemen bere “Leku atsegina”, poema bikaina. Orain beste bat dakart, “Autobusetik” (Bitan esan beharra, Alberdania, 2012), paisaiaren eta hiriaren inguruko gogoeta pessoatarra. Bere “naturarekin bat izan / eta hori guztia” gogoan, hurrengo larunbatean izango dugu Rikardo Arregiren poemak entzuteko aukera, Literaktum...
Read MoreErantzun berantiarra
Nola egiten da poema bat? Atzoko Sautrelan, Hasier Etxeberriak galdetu zidan idazteko nire metodoaz. “Nora zoaz?–Sagarrak dakartzat” eginez erantzun nion, tamalez, eta geroztik galdera bueltaka nabil. Atzoko nire erantzuna zen: idazten dut irakurtzen dudalako, baina hori ez da istorio osoa. Orain esango nuke askotan poema bat idaztea erreakzio moduko bat izaten dela nire kasuan. Zerbait entzuten dut, edo zerbait ikusi edo irakurri, dela dantza bat dela dantzari buruzko iruzkin bat,...
Read MoreHiru une tranströmertar
Atzo joan zitzaigun Tomas Tranströmer (1931-2015), honako hau idatzi zuen poeta suediarra (J. M. Aguirreurreta itzultzaile): Hileta-elizkizunak badatoz gero eta hurbiltzenago trafiko-seinaleak bezala hirira gerturatu ahala. Utzi dizkigun une guztien artean –asko dira– bi aipatu nahiko nituzke gaur. Kafe bat goizean goiz hartzea zer den, zer sentiarazten duen: ESPRESSO Terrazan zerbitzutako kafe beltza aulkiak eta mahaiak intsektuak bezain biziak. Tanta desiratuok atzematen dira Bai...
Read MoreUdaberria ospitalean
Garbiñe Ubedak Joan Mari Irigoienen azken poema liburuari buruz esan duen moduan, gaitz ankerrak bestearenak dira beti. Gaitza serio demonio datorrenean “zergatik niri?” galderatik “zergatik ez niri?” galderara pasarazten gaituena, gaixotasuna onartu eta harekin aurrera egiteko bide oinazetsuan makulu izan daitekeena, zer ote da? Bilatzen duen edo dugun serotonina-lore hori, zein udaberriak ekarriko du? Galdera horiek dira Irigoienen “bi urtetako kronika fakultatiboa”ren ardatza,...
Read MoreKorrika islandieraz eta erupzioak euskaraz
Gaur Korrika pasa da Hernanitik, eta petoak agortu egin dira. Besterik ezean, erabili dut alabak eskolan egindakoa, pozik! Giro ederra herriko kaleetan barrena. Mikel Asurmendik eskatu zigulako, aste honetan Islandiako lagun batek, Haukur Ástvaldsson, Korrikari buruz Lander Arbelaitzek idatzitako testua islandierara itzuli du, gaztelaniatik. Eskerrak ematearren (takk!), nik hartu dut Islandiako bere eskualdeko poema bat, eta euskarazko bertsio bat idazten saiatu naiz, ingeleserako itzulpena...
Read MoreShakespeare euskaraz bizi da (endekasilabo perfektuaren bila, 1)
Sarrionandiak azken urteetako poemak noiz orraztuko zain (horretan dabilela esan baitzion Hasier Etxeberriari atzoko Sautrelan), 2014ko abenduan argitaratu zen ene aburuz azken urteetako euskal poesiarako ekarpenik iraunkorrenetako bat: Shakespeareren soneto guztiak, Juan Gartziak itzuliak. Bertsioak eta iruzkinak dituen liburuarekin batera, hainbat soneto musikatu ditu Joxan Goikoetxeak, Koldobika Jauregi arduratu da ilustrazioaz, eta lagun ugarik eman diete ahotsa 154 soneto zoragarri hauei....
Read MoreMedikuak
Greziar mitologian, Apolo da medikuntzaren eta poesiaren jainkoa. Eta historian zehar, asko izan dira bi jarduera horiek uztartu dituzten idazleak. Besteak beste, François Rabelais, John Keats, William Carlos Williams edo Rafael Campo poetek medikuntza zuten ogibide. Poeta guztiak, ordea, ez dira medikuak. Poeta guztiak dira, edo izan dira, edo izango dira, pazienteak, gu denon moduan. Ez dago inoiz gaixotuko ez den gizakirik. “Poesia eta medikuntza” ataleko lehenengo saioan, pronostikoak...
Read More
Iruzkin berriak