High Alaitasuna
Hasiera » Poemak
Ots21 0

Poetika bat

Posted in Poemak, Poetikak

Zer da poesia? Erantzun ugari daude, poetak beste, eta asteburu honetan berri bat aurkitu dut, Logroñon. Hona hemen Rafael Pérez Foncea-ren arrapostua, bere Los ojos grandes liburutik hartuta eta bat-batean itzulia: Poetika Zera hori zen, batez ere hori, mutiko baten begiradarekin ia heltzen ez zaion ateari heltzeko ilusioa. Hitzek belarrian egiten zuten soinu magiko hori ere bazen (esanahia galtzeraino batzuetan errepikatzen zuen hitz solte bat). Pertsonekin ezin zen modu batez munduarekin...

Read More
Urt19 0

Bideo-instalazioa

Posted in Poemak

ANDONI EGAÑAREKIN ESPAÑARA NOALA Españara baldin bazoaz joe! pentsatuz joe! gaur beste denek jai eta nik trenean eguna pasa seguru aski ez duzu ongi pasako ez duzu poemarik egingo bidaia luzea gertatuko zaizu eta aldiz baldin bazoaz Españara pentsatuz jo! ze pribilegio daukadan nik hemengo bidaiarien bizitza ikasi dezaket: zer esanik ez ez didate ezer esango noski baina eserlekutik mugitu gabe telefonoz hitz egingo diete senitartekoei eta amari lagunei lankideei maitaleei bezeroei...

Read More
Urt09 0

Tabakaleran

Posted in Poemak, Poetikak

Aste honetan Tabakalerako proiektu kulturalari bisita egin diot eta, besteak beste, Andrekale film-instalazioa ezagutu dut. Bai, Hernani dugu Donostialdeko (eta aurten, Europako) erreserba espirituala, eta hori pozgarria da, baina edukiaz aparte, eraikinak berak eta haren inguruko oroitzapenak harrapatu naute. Bere garaian Mundaizerako bidean hortik pasatzen nintzen egunero eta orduko Tabakalerari zerion tabako beltzaren usainarekin oraindik akordatzen naiz. Horrek gogorarazi dit Billy...

Read More
Urt04 0

Gazal bat J.S.rentzat

Posted in Poemak, Zinema-Noema

Jatorrizko gazalak (edo ghazalak) Arabiako 7. mendean idatzi ziren, edo are lehenago. Beraz, gazala dugu Europako eta Ekialde Hurbileko forma poetikorik zaharrena, sonetoa baino askoz zaharragoa. Formari dagokionez, gazal bat bost distiko baino gehiagorekin osatzen da, elkarren arteko hari narratiborik gabe. Distiko bakoitzean, errima bakarra dago eta jarraian lelo bat (kasu honetan, “-a” eta “gurea”). Lehenengo distikoan, errima eta leloa bi bertso-lerrotan agertu behar dira;...

Read More
Abe12 0

Yeats eta Thoreau: bi laku munduan

Posted in Kantuak, Poemak

Aste honetako Lizardiren Baratzan W. B. Yeats antzerkigile eta poeta irlandarra izan dute hizpide Jose Luis Padronek eta bere kolaboratzaileek. Euskadi Irratiko saio horretan entzun daiteke Yeats-en ahotsa, baita hainbat poema euskaratuta ere. Tartean, Joseba Sarrionandiak eta Luigi Anselmik itzulitako “An Irish Airman Foresees His Death”, hemen Edortaren ahotsean:   Nire aldetik zerbait jartzearren, Yeats-en beste poema kuttun bat, “The Lake Isle of Innisfree”, gutxi ezagutzen...

Read More
Abe06 0

Ut pluvia poiesis (2 poema euritsu)

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Ut pictura poiesis, nola irudian hala poesian, esaera klasikoak dioenez. Bere liburu berrian Juan Kruz Igerabidek moldatuta, ut pluvia poiesis: nola eurian hala poesian. “Aireko arte garaikidea” da euria Juan Kruzen begietan, eta arte handiz euria eta zahartzaroa elkarrekin margotzen ditu orrialdeotan, urtaroz urtaro. Euria gai edo motibo nagusitzat harturik denboraren igaroa irudikatzen du, poemaz poema. Lainoa janez du izena liburuak. Japoniako lurrina dakarkigu hasieratik, zeren...

Read More
Aza07 0

Babeserako kopiak eta Diogenes sindromea

Posted in Poemak, Poetikak

Zer egin oroitzapenekin? Zein leku dute gomutan? Nola baldintzatzen dute gure gaurko bizitza? Besteak beste, horrelako galderetan murgildu da Goizalde Landabaso bere poema liburuan (Babeserako kopia, Elkar, 2015). Hona hemen adibide gogoangarri bat: GELA BARRUAK Izeko artista hark pailazo bi pintatu zizkidan umetan. Gurasoek ohe aurreko horman eskegi zituzten. Beldurgarriak ziren pailazoak. Gauero begi margotu haiek mehatxuz begiratzen zidaten. Amets gaiztoekin oheratzen ikasi...

Read More
Aza01 0

Hilak

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Omiasaindu egunean ez naiz kanposantura joaten, baina santu guztien uda txiki honetan Jaizkibelera edo Onddira igoko nintzateke, edo Urbixara: hura, bai, zeruko bidea. Han, Oñatin, agian, Gerardo Markuleta poeta eta itzultzailearekin topo egingo genuen. Duela gutxi Sautrelan ikusi dugu, bere azken poema liburua aurkezten, guztiz gomendagarria dena; baita ere beste bat, ezezagunagoa: Vincent Andrés Estellés-en poema antologia bat, Gerardok ederki euskaratuta (Estellés euskaraz, Bostezo...

Read More
Urr18 0

Maizpiden

Posted in Hitzaldiak, Poemak

Betidanik barnetegi batera joan nahi izan dut, eta iragan asteartean bete zitzaidan ametsa, pare bat ordu Lazkaoko Maizpideko ikasle eta lagunekin eman nuenean. Tokia ezagutu, afaldu eta hiru ordu laurdeneko hitzaldia egin genuen, galderak eta guzti. “Euskara eta islandiera, zergatik eta nola ikasi”. Horixe Gerriko elkartekoek jarri zidaten gaia, aurreko igandean prestaketa saioa irratian eginda. “Bizitzeko [ikasteko] zergatia duenak ia edozein ‘nola’ jasan dezake”, idatzi zuen...

Read More
Abu06 0

Animaliak

Posted in Diskoak, Eako poesia egunak, Paisaiak, Poemak

Aurreko astean, esan bezala, Paul Klee-ren egunkaritik (1903) hartutako pasarte bat moldatu nuen bertsio hau egiteko: Bi mendi dira, hain zuzen ere, bi mendi zure begien pare: Mendi bat animaliena da; beste hori, jainko-jainkosena. Eta bien arteko arana, gizakiena, itzaletan da. Goiza da eta ez dakizula jakin arren, ez zara ahula. Baina halere gorantz begira bi herrimin sentitzen dira: Ez dakiela ez dakienaz eta badakiela dakienaz. Abuztua irakurtzeko da, oporretan egon ala ez. Jainkoz beteriko...

Read More
2 / 6«Aurrekoa12345Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

@ESKUEZKERRAZ TWITTERREN

@eskuezkerraz(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia
  • Paterson-Collins

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA