Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Zubigintzan
Atalak: Esku ezkerraz, Islandiera ikasten
Argazkia: Etxepare Euskal Institutua
Aste honetan bisita laburra egin diot Tabakaleran EIZIEk antolatutako itzulpen-lantegiari. Bertan, Arantxa Urretabizkaiaren eta Joseba Sarrionandiaren testuak oinarri hartuta, hainbat itzultzaile lanean jarri dira hiru egunez, idazleen ekarpenak lagun. Itziar Otegik koordinatu du lantegia, eta Garazi Arrulak jaso du egunez egunekoa. Nik kiku bat, “kaixo” esateko sartu-irten bat besterik ez dut egin. Baina ikasi bai, ikasi egin dut, adibidez, “Oroimeneko portua” izeneko poeman, bokal guztietako errimak erabiltzen dituela Sarrionandiak. Poema aurretik ezagutzen nuen, bai, baina lantegira iritsi arte ez nintzen hortaz jabetu.
Bere kronikan Garazi Arrulak “Poesia joko bihurtzen denean” izenburua jarri dio nire bisitari, eta hauxe da laburpena, ezin egokiagoa:
Hala da, bai. Gustatuko litzaidake bi komunitate linguistikoen arteko harresi hori apurtzea, edo gutxienez zubi gehiago eraikitzea. Izan ere, hori da egiten saiatzen naizena filosofian ere: zientzien eta humanitateen arteko zubiak zeharkatzea. Urrunago joan gabe, aste honetan bertan ere EHUko Kultura Zientifiko Katedrak 5 urte bete dituela ospatu dugu, eta lagun batzuekin batera parte hartu dut bideo honetan.
Bertan esaten dudan moduan, zientzia da kultura, oinarrizko kultura. Beraz nik zientzia ikusten dut kulturaren barnean eta ez bata bestearen kontrako egoera batean; denok ikasi beharko genuke zerbait. Zeren azken finean, mundua ulertzeko zientzia behar dugu, eta zientziak baldintzatzen du mundua ulertzeko, unibertsoa ulertzeko, gizartea ulertzeko gure era, gure modua.
Bestela, zer egiten dute Virginia Woolfek, Mark Twainek, Shakespearek eta Edgar Allan Poek zientziaren garrantzia azpimarratzen duen bideo batean? (Azpimarra dela eta, Maddalen Iriartek ere parte hartzen du.) 2’38” segunduan ikusiko dituzue. Bideoan ez nuen astirik izan zientzia zergatik den kultura adierazteko. Beste batean izango da.