Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Ur maran (2)
Atalak: Lizardiren baratza, Poemak
[audioa hemen] Apirilaren 9an, Ernio magaleko baserri artean, ez ginen txotx baten arrimura ibili, bost artelanen inguruan baizik. Alkizan dagoen Ur Mara museoan izan ginen. Egun horretan ospatzen baita, urtero lez, Slow Art Day izeneko eguna, alegia Arte Geldoaren Eguna, geldoago, mantsoago bizi beharra dugula aldarrikatzen duen asmoa, adibidez, arteaz gozatzeko, eta orohar bizitzaz. Ur Mararen Slow Art Day egunean, artearen harrigarritasunaz gozatu genuen, paella eta sagardoa dastatuz gainerako ikusleekin batera.
Bost artelan ikusi genituen, eta horien artean “Ibaialdeko Qingming jaialdia” izeneko margolan txinatarraren kopia bat ikusi ahal izan genuen, Koldobika Jauregiren eskuetara lehenbizi, eta ondoren Ur Marako fondora, Ekain Galeriaren bidez iritsi zena. Bost metroko luzera duen margolan klasiko horretan gizarte maila ezberdinetako jendea ikusten da, aberatsenetik behartsuenera, antzinako Txinaren unibertso soziala islatuz.
Nahikoa da artelan bakarra, museo bati bisita egitea merezi izateko. Artelan bat nahikoa da unibertso osoa irudikatzeko, pertsona baten bizitzari ohore egin eta zentzua emateko. Hala iradokitzen du Billy Collins poetak “Japonia” izeneko poema honetan behintzat.
Gaur ari naiz irakurtzen
haiku kutun bat,
hitz gutxiok behin eta berriro esanez.
Behin eta berriro
mahats ale bera, txiki eta perfektua, jatea
bezalakoa dela sentitzen dut.
Etxe barruan nabil haikua errezitatzen
eta bere letrak erortzen uzten ditut
airean, gela batean eta bestean.
Pianoaren isiltasun handiaren ondoan nago, eta haikua esaten dut.
Esaten dut haikua itsasoaren marrazki baten aurrean.
Apal huts gainean bere erritmoa jotzen dut.
Nire buruari entzuten diot haikua esaten,
gero entzun gabe haikua esaten dut,
orduan esan gabe aditzen dut.
Eta txakurrak bere burua niregana altxatzen duenean,
lurrean belaunikatzen naiz
eta bere belarri zuri luze bietan xuxurlatzen dut haikua.
Gainean duen sitsa
tona bateko tenplu kanpaiari buruz da
haiku hori,
eta esaten dudanean,
burdinezko kanpaiaren azalean
sitsaren presio izugarria somatzen dut.
Leihoari esaten diodanean
kanpaia mundua da
eta ni han dagoen sitsa naiz.
Ispiluari esaten diodanean
neu naiz kanpai astuna
eta sitsa da bizitza, paperezko hegatsak dituena.
Eta gero, ilunpean esaten dizudanean,
zeu zara kanpaia
eta ni kanpaiaren mihia naiz, zu jotzen,
eta sitsak bere lerrotik hegan egin du
eta airean dabil ateko erro bat bezala
gure ohearen gainean.
Billy Collins-en “Japonia” izeneko poeman aipatzen den haikua zein den ez digu egileak esaten, baina erraz da aurkitzen. Taniguchi Buson-en haiku ezaguna da, 18. mendekoa, honela itzuli dezakeguna:
Isilik datza
tona bateko kanpaian:
sitsa lotan.
Jakina denez, haikua japonierazko forma poetikoa da jatorrian, eta hiru lerroetan antolatutako 17 silabek osatzen dute. Neurriaz aparte, ohikoa da gai nagusi natura azaltzea, urtaroa markatzen dituen hitz tradizionalak (kigo) erabiliz. Haikuaren beste ezaugarri bat da “mozketa” edo “ebakia” (kiru). Hori sarritan irudikatuta dago bi irudi edo ideiaren arteko justaposizioan, hitz ebakitzaile (kireji) bat tartean jarrita. Haiku horretan sitsa (polilla, gaztelaniaz) eta kanpaia dira justaposizioan dauden bi irudiak.
Koldobika Jauregiren artelana, Ur Mara museoan
Japonian, haikuak, maíz, zizelkatu egiten dituzte mugarrietan. Koldobika Jauregiren hainbat eskulturatan, Ur Maran ikusgai daudenak, harria eta egurra lotzen dira bata bestearen gainean, justaposizioan, hitzik gabeko haiku moduko konposizioak sortuz. Harriak eta haikuak, harriak eta memoria. Oroitzapenak. Horrek guztiak Iñigo Aranbarri poema gogorarazi dit, 1998an argitaratu zuen Harrien lauhazka liburuan aurki dezakezuena.
“Oroitarriak” izeneko poema honetan harriak aipatzen dira, baita “museo bitxi bat / koronel guztien iraingarri” ere. eta gauza motelak, “motelduak” ere bai. Behar genituzkeen gauza horiekin uzten zaituztet, harrien lauhazkaren abiaduraz txotx berri batera deitu arte, in translation bada ere.