High Alaitasuna
Hasiera » Poesia gizarteratzen » Lapur banden zinema ala sormena
Urt31 0

Lapur banden zinema ala sormena

Atalak: Poesia gizarteratzen, Zinema-Noema

Joan den urtarrilaren 23an ekitaldi ugari egon ziren Donostian, ez bakarrik Hansel Cerezarena. Ikusi nituen biak, behintzat, arrakasta handikoak izan ziren: Harkaitz Canok, Ainara Gurrutxagak eta Iban “Amorante” Urizarrek Anne Sextonen poemak zoragarri ekarri zizkiguten; horren geroztik, Donostiako kaleetan zehar ikusi genuenak irreala zirudien. Egiara joan ginen eta txikiegi geratu zen hango Apal Estudioa, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe eta Mari Luz Esteban ikusi eta entzun nahi zituzten guztiak kabitzeko. Poesiarekin, Ean bezala, ezin da kabitu.

Apal Estudioan bildutakoak. Argazkia: Iñaki Queralt (@inaxo)

Apal Estudioan bildutakoak. Argazkia: Iñaki Queralt (@inaxo)

Sarrionandiaren azken liburua irakurri izan balute, Cereza Donostiara ekarri zutenek ezagutuko lukete, agian, lengoaiaren erabilera sortzaileak kultura ospatzeko eta egonkortzeko ahaleginetan duen hainbat abantaila, bertsolaritzaren adibideak egiaztatzen duen bezala (asmo partikularrekin egina dago, komunitate berezi batentzat, merkea da produzitzen eta, beraz, ez dago botereen eskuan). Lapur banden etika ala politika liburuaren arabera, kultura politiko berri baterako bidean sormena da tresnarik eraginkorrena, baina ikus-entzunezko espektakuluak, zinemak bezala, botere askoren adostasuna behar du, eta hori zaila da lortzen. Sarrionandiak dioenez, hizkuntza da gure benetako zubi bakarra: uneoro gure esku dagoen tresna komunala, ezin agortuzkoa eta dohainikakoa; horregatik, hain zuzen ere, berebiziko garrantzia hartzen du demokratikoa izan nahi duen komunitate batean. Hori frogatzen saiatu naiz honako artikulu honetan (gaztelaniaz).

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

@ESKUEZKERRAZ TWITTERREN

@eskuezkerraz(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia
  • Paterson-Collins

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA