Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Oihenart V: aforismoak eta bertsoak
Atalak: Aforismoak, Bertsoak
Aste honetan banatu dira UPV/EHUk eta Donostiako Udalak antolatzen duten Oihenart aforismo lehiaketaren aurtengo sariak, prentsan agertu den bezala, eta ekitaldira hurbildu ezin denarentzat lagin txiki bat utzi nahi nuen hemen. Aforismo guztien artean hautaketa txiki bat egin dut. Hasteko, hona hemen lehenengo saria jaso zuen Iñigo Legorburu-ren batzuk:
Pentsaezinak diren gauzak etortzen zaizkit burura.
*
Abstemioa, berriro edanari ez emateak sortzen dion poztasunaz mozkortzen da.
*
“Zen” japoniar kultura Euskal Herrian, iraganeko kontua da.
*
Ametsetako nebulosak baino, nahiago ditut errealitateko laino trinkoak.
*
Poemak, barrura begiratzeko “selfie” idatziak dira.
*
Hutsune oteizianoak edukiz beteak daude.
*
Auzo-konposta egiten dugunean, ezinikusiak errausten ditugu.
*
Atenas-eko Syntagma plazan, subjektua jada ez da herria.
*
Deserriak ez du mugarik.
*
Liburu baten hitzaurrea, hitzez pixelaturiko argazki panoramiko bat da.
Bertsolaria da Iñigo eta bertso pare bat bota zuen, Xabier Leteren “Habanera” doinuarekin:
Bigarren saria Juan Ramon Alberdi antropologiako ikasleak jaso zuen. Hona hemen bere lagina:
Bizkartzaina ikararen bizkarretik bizi da.
*
Euliek, udara eurentzat aldarrikatzen duten gerrillariak dirudite.
*
Karakola eta barea: ez dago azkarra izan beharrik arrastoa uzteko.
*
Alkoholak ez du lotsa ezabatzen, atzeratu baizik.
*
Gatza duten pertsonak hobeto kontserbatzen dira gure oroimenean.
*
Autokritika osteko hondakinak birziklatzeko zabor-ontzien falta sumatzen dut.
*
Adan eta Evak ez bezala, Newtonek sagarrari lurrera jauzten utzi zion.