Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Zahartze aktiboaz
Atalak: Ondo bizi, Poesia eta medikuntza
Zahartzea eta gaixotzea ez da gauza bera, jaiotzen garenetik hasten baikara zahartzen, eta hori prozesu jarrai eta geldiezina da. Baina azken hamarkadetan zahartzaroari buruzko interesa piztu da medikuntzan, gero eta luzeago izaten ari den zahartze prozesu hori osasuntsua izan dadin. Adituen arabera, aktibo mantentzea izan ohi da zahartze osasuntsuaren oinarrietako bat.
Zahartze aktiboa jarrera kontua ere badenez, Oier Guillanen poema etorri zait gogora, 2013ko Elkartasun basatia bere liburuan aurkitutakoa hain zuzen. Poema horretan, poetak 40 urte zaharrago irudikatzen du bere burua, “gero eta laburragoa den etorrirantz” begira. Norberaren zahartzaroarekiko elkartasun edo konpromisoa islatzen du, nolabait orainari etorkizun duina zor diogula sentiaraziz.
Zertarako balio digu urte asko bizitzeak bizi kalitate oso txarra badugu? Medikuak saiatzen dira jendea, bizi den urteetan, kalitate handiagoz bizi dadin; alegia urteei bizia eman, ez urteak biziari. Atzoko Lizardiren baratza irratsaioan, Oier Guillanen beraren, Iker Fernandezen eta Asier Sarasolaren zuzeneko ahotsetan entzun genuen nola pazienteak “kalitatezko oroitzapenak / behar ditu[en] kontatzeko”, “ni han izan nintzen eta hura egin nuen esateko”, “ezertarako ez agian / baina zeinen ongi eta eder”.
BENIDORM 2053
Neure burua berrogei urte barru:
sorbaldako ile zuriak eguzki haizetan
bisera jantzita
liburu lodi bat galtzarbean
lepotik zintzilik Kdick betaurrekoak
(modakoak eta garestiak ahal dela
gazteak izorratzearren).
Isilik eta beha
norantz ez dakit auskalo
(poemak idazten oraindik)
isilik atzerantz beha edo
gero eta laburragoa den etorrirantz.
Maiz esan ohi da denok dugula
behinola izandako haurra barruan
baina nik
neure baitatik beha
aiton erretiratu bat dut
betaurreko beltzekin eta beltzarana
sabelaren hanpatzeari ozta-ozta gain hartu diona
kalean ibiltzea gogoko duena
bilobak hazteko zain dagoena
(oroitzapen debekatuak nori aitortu edukitzearren)
ingurura temati begiratzen duena
azken bisai ezagunen bila
azken bero isuri ukabil lepo konpartituen bila.
Agure hori sumatzen dut atzamarka,
neure orainak jazartzen kezkati
kalitatezko oroitzapenak
behar ditut kontatzeko ohartaraziz
aspertuko haiz bestela mehatxatuz.
Berrogei urte barruko agureak
hankarte elurtuari so diost:
ez dago aitzakiarik
komunean eserita pixa egiteko
kultura descoolturizatzeko eta hala ere
kulturzaleak eta coolturistak berdin maitatzeko
super heroien trajeak lapurtzeko
super galtzaileen mitoak zapuzteko
unibertsoko zulo beltz guztiak azalera datozenean
plazera emateko
plazera sabaiak mututu gabe jasotzen ikasteko
korrontekeria politikoak kontrakoa dioenean ere
gauza ebidenteak modu ebidente batean esateko
maite duzunari kabroi jokatu duela aurpegiratzeko
zorion isekak ekarriko duen mendekuaren peskizan
bizkarreko ganibetadak isilik saihesteko
autoestimu liburuak konstituzio plaza erdian erretzeko
ni han izan nintzen eta hura egin nuen esateko
politikoki kiskaltzen ninduten berbak
astindu nituen oholtza hartan aitortzeko
ezertarako ez agian
baina zeinen ongi eta eder.
Agure bat dut barruan kokoriko
orainari zor diodan etorkizunean
lasaigarri eta beleta.
Zahartzaroa idealizatzeko asmorik gabe, badago zer ikasi edadetuei begiratuz gero. Gure benetako adituak bizi-iraupen tekniketan adineko jendea dira; eta haiek ere poesia idazten dute noizean behin.
Iragan apirilaren 25ean, larunbatero legez, The Guardian egunkari britainiarrak poema bat argitaratu zuen “The Saturday Poem” atalean. Zahartzaroari buruzko poema zen, 85 urte bete dituen Anthony Thwaite poeta ezagunak idatzitakoa. Antologia ederra osa liteke zahartzaroan zahartzaroari buruz idatzi diren poemekin. Horien artean, nik Archie Randolph Ammons poeta eta irakasle iparamerikarraren poema bat aukeratuko nuke, zahartze aktiboaren grina eta pasioaren isla bezala, hil aurreko begiradaren adore maitagarriz idatzia. Honela euskaratu nuen.