Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Shakespeare euskaraz bizi da (endekasilabo perfektuaren bila, 1)
Atalak: Poemak, Poesia eta medikuntza
Sarrionandiak azken urteetako poemak noiz orraztuko zain (horretan dabilela esan baitzion Hasier Etxeberriari atzoko Sautrelan), 2014ko abenduan argitaratu zen ene aburuz azken urteetako euskal poesiarako ekarpenik iraunkorrenetako bat: Shakespeareren soneto guztiak, Juan Gartziak itzuliak. Bertsioak eta iruzkinak dituen liburuarekin batera, hainbat soneto musikatu ditu Joxan Goikoetxeak, Koldobika Jauregi arduratu da ilustrazioaz, eta lagun ugarik eman diete ahotsa 154 soneto zoragarri hauei. Guztira, altxor bat Donostian, Hernanin, Alkizan eta Euskal Herriko hainbat bazterretan egina, EHUko Mikel Laboa Katedraren zuzendaria den Juan Kruz Igerabidek azaltzen duenez:
Soneto asko dira eta bakoitzak mundu bat osatzen du. Izan ere, hauetako bertsio bakar bat nahikoa zait ikasten eta gozatzen orduak igaro daitezen. Ez da irakurketa erraza, baina itzultzaileak dioen moduan, “Ez bedi kikildu irakurlea: ez dut inor ezagutzen sonetooz guztiz jabetu denik lehen irakurraldian.” Ni hasi naiz 73. sonetoarekin, zahartzaroaren inguruko kate baten begi bat, Edorta Jimenezen ahotsez honela entzun dezakeguna:
Ez naiz asko gehitzen ausartuko. Sonetoan baino, bertsolerro bakar batean gelditu naiz iltzaturik: “bizigai zuenaz zendua ia” (Consumed with that which it was nourished by.) Endekasilabo perfekto horretan Leteren oihartzuna entzuten da, noski, baita lelo klasiko bat ere: Qui me alit me extinguit, elikatzen (edo pizten) nauenak akabatzen nau. Bizitza bera, alegia.