Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Unibertsitatea eta ezjakintasuna
Atalak: Poemak
Aste honetan defendatu dira Gradu Amaierako Lanak (GAL ordez, GRAL izena dute), eta ondorioz Boloniako lehenengo egresatuak ditugu Fakultatean. 4 urteotan gauza asko aldatu dira, beste batzuk ez. Ospatu beharrekoa ospatzeko, liburutegian sartu naiz liburu baten bila eta (ohi den bezala) beste bat topatu dut: Juan Kruz Igerabideren Maisu isila (Alberdania, 2002). Eta han honako poema hau:
UNIBERTSITATEAN, KLASE BAT EMATEN
Deus ez dakit dakidan oroz.
Arbelari buruz itzuli naiz;
lepoan dauzkat neska eztien begiak.
Beldur naiz burua jiratu eta
begi-husturik aurkituko ote dudan gela.
Ikasleak, nire zainetatik jaioak,
itsumustuan dabiltza
labar amaigabeen ertzetan
kresala haztatzen.
Eta ni, deusik ez dakien hau,
hemen, arbelaren aurrean, basamortuan.
Lasaitu nau oraino ezezaguna zen poema horrek. Askotan gelak antzerki txikiak dira, irakasleok antzezle. Igerabideren aitorpena askatzailea da nolabait. Eta gogora ekarri dit liburu berrian laster argitaratuko den beste poema bat, nirea:
EZ DAKIT
Unibertsitatean
denok hain bizkorrak
garen etxe honetan
(besteak baino bizkorragoak
izan behar dugu eta derrigorrez)
zaila da ahoskatzea
inon baino zailago
honako zeinu hauek:
EZ DAKIT.