Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Portua eta kalea
Atalak: Paisaiak, Poetikak
Maiatzean gaude, eta euskal poesiaren ibilbidean lan itzela egin duen aldizkari eta argitaletxe batek ere ‘Maiatz’ izena du. Poesia nekez helduko zaio publikoari, argitaratzailerik gabe; horregatik Xabier Mendiguren idazle eta editoreari eskatu diogu euskal literaturako paisaia kutun bat izenda dezan. Eta hark, Koldo Izagirre ekarri digu, euskal poesiako figura nagusienetako bat; zehazki, Susaren bidez, 1997an argitaratutako Non dago Basques’ Harbour liburuko lehen poema: “Umea zegoen eta“.
Pasaiako Portua (Irudia: Pasaiako Portuko Agiritegia)
Poemak agertzen duen paisaia, Pasaiako portuan kokatuta dago, eta giza paisaia industriala ekartzen du gurera, gure kulturan berebiziko garrantzia izan duena eta duena, esate baterako, Lizardiren Baratzeko zuzendariak hain kuttun duen Legazpi eta Urretxu-Zumarraga artekoan luzatzen dena, edo adibidez, Bilbon, ezkerraldean. Ez da paisaia hutsa, gizon-emakumeen ekintzek biziarazitako paisaia baizik, istorioz betea. Gerora poeta bihurtuko den umea paisaia horrek liluratzen du, eta han izan ziren pertsona guzti horiek berriz sortzen dira memoriaren eta literaturaren bidez.
[Joxe Juan Ugalderen ahotsetik entzungo dugu Koldo Izagirreren “Umea zegoen eta”.]
Koldori zor dizkiogu Susa argitaletxeak eginiko XX. mendeko poesia kaierak, gutxik ezagutzen baitute euskal poesia garaikidea, hark bezala. Koldo Izagirreri eskatu diot, beraz, hurrengo poema. Mugaz bestaldera salto eginez, Lucien Etxezaharretak orain bi urte atera zuen Begira (Maiatz, 2012) izeneko liburutik hartu du Koldok, hain zuzen “Pontrique” izenburu duen poema.
Pontrique kalea Baionan dago, Musée Basquetik gertu. Izagirreren ustez, poema horretan Itxaro Bordaren oihartzun arina atzematen da zenbait unetan, baina Bordaren maisu izan zen Etxezaharreta, Maiatz aldizkari eta argitaletxeko sortzailea. Iaz Eako poesia egunetan egon zirenek esaten dutenez, honako poema luze hau Luzienek berak irakurri zuenean, sekulako zirrara sortu omen zuen.
[Guk, baina, Mertxe Ezeizaren ahotsean entzungo dugu “Pontrique”, eta ez horregatik zirrara gutxiagoz.]
Baionako Pontrique kalea (Irudia: www.gasconha.com)
“Pontrique” izeneko poema horrek kale bat deskribatzen du, egileak bertan bizitakotik eta sortzen duen unean ikusten duenetik idatzia. Koldo Izagirrek hori ez dela ohikoa argitu digu: “Plazak, parkeak… horrelakoak, bai, deskribatu izan dira gure poesia garaikidean. Baina ez hainbeste kaleak. Kalea mikromundu bat da.” Luzien Etxezaharretak deskribatzen digun kalea, bestalde, ez da kale nagusienetakoa Baiona hirian. Baina, Koldoren poeman bezala, leku xume hori gertaeraz eta istorioz beteta dago. Poemak paisaia urbanoaren arkeologia eta soziologia azaltzen dizkigu.
Koldo Izagirrek poema horren hainbat gako tekniko azaldu dizkigu: “Poema luzea da, baina ahapaldi laburretan egonik, eta ahapaldi bakoitzean gai desberdin bat lantzen baita, airostasun handia hartzen du.” Errimaren trataera ere aipatzen du Koldok: “joan-etorrian dabil, lotura tinkorik gabe, askatasunez jokatu du poetak, eta errima pobretzat jo genitzakeenak ere erabiltzen ditu, beldurrik gabe”.
Ikasturtea amaitzear dago. Ekainean giza kate bat osatuko da, eta guk ere lehenengo poema kate hau osatuko dugu, egungo Euskal Herriko argazki galeria. Hala ere, Xabier Mendigureni eta Koldo Izagirreri, eta paisaiarekin dugun harremana islatzen eta sakontzen laguntza eman diguten guztiei gure esker ona gaur, azkenera arte itxaron gabe, adierazi nahi diegu. ‘Paisaiaren Poetika’ Lizardiren Baratzera ekainean bueltatuko da.