Antonio Casado da Rocha
Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
- Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
- Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
Kategoriak
- Aforismoak
- Antzerkia
- Bertsoak
- Blogak
- Dantzak
- Diskoak
- Eako poesia egunak
- Esku ezkerraz
- Fadoak
- Filmak
- Gaudeamus
- Haiku
- Hitzaldiak
- Islandiera ikasten
- Kantuak
- Lizardiren baratza
- Ohar oro
- Ondo bizi
- Opera
- Paisaiak
- Poemak
- Poesia eta medikuntza
- Poesia gizarteratzen
- Poetikak
- Sailkatu gabea
- Walden
- Zinema-Noema
Lorategi itxietan
Atalak: Paisaiak, Poemak
Joan den asteartean aurkeztu zen Rikardo Arregi Diaz de Heredia-ren Bitan esan beharra poema liburuaren gaztelaniazko bertsioa. Ez dakit nola itzuli duten, liburua ez baitut ikusi, baina poema horien artean badago bat oso gogoko dudana. Metaforarik ez, hizkuntza suziririk ez… hala ere, poema hunkigarri honek lurrarekiko atxikimenduak ematen duen zoriona isladatzen ez du parekorik.
Leku atsegin bat, benetakoa,
ezagutzen dut nik mundu honetan,
paradisu txiki erreala zerupean.
Ez dizuet esango non dagoen,
leku atsegina izateari
utzio bailioke orduantxe.
Nik bakarrik, gainera,
ez nuke orain erraz aurkituko.
Horixe hasiera. Gero ni poetikoak leku sekretu hori (“eremu sakratua”, “baratze itxia”) deskribatzen du samurtasunez, eta Pessoaren neopaganismoaren oihartzunak entzun ahal dira. Merezi du osorik irakurtzeak, baina nire ustez bukaera hau da poemari bikaintasuna ematen diona:
Vincent Van Gogh-en 1885ko olio-pintura
Atetik irtetean nostalgiak
bere lana hasi du,
botetan dudan hautsa
zainduko dut, azken oroitzapena
luzaro gordetzeko.
Burua makurtzen badut ez da tristezia,
hauts urrezkoan bilatzen ari naiz
leku atseginaren arrastoa.
Hori bai malenkonia alaitasun bihurtzeko modu aparta! Bibliako sandalien hautsa, leku desatseginetan astintzen zuten hori, hemen (“zerupean”) zeharo eraldatu da. Irakurritakoan, poemak ematen digu ibiltari batek bere boteei dien maitasun hori, Van Goghen margolan batean ikus daitekena, Heideggerek gero artelanaren jatorria adierazteko erabili zuena…
“Leku atsegina” poemak baditu aurrrekariak, noski, baita Rikardoren aurreko idazlanetan ere. Bere gaietako bat dela esaten ausartuko nuke. Ikus ezazu osorik beste hau, zaharragoa, ilunagoa agian. Hortus conclusus (lorategi edo baratze itxia) gai klasikoa honela gaurkotzen du:
Ez ireki lorategiko ateak
larrosak arbuiatuko baitituzte bisitari hotzek.
ez dute ulertuko lilien kolorea, ezta uren gurguraia,
horma zaharretako huntzek ez diete haizerik kondatuko.
Uste duzu zeuk ikusiko dituztela arbola eta sasiak,
bidezidor ilunak eta harri drezatuak?
Bazkariaren zain euriaz kexu agertuko dira
eta urmaeletan isladaturiko irri eta hodeiak
ezer gutxi izanen dira haientzat.
Ez ireki, ez, abaroko ateak
ezpain lapurtuen truke
ez ditu inork planetak ferekatuko.
Lorategi itxietan
izan ziren zoriontsu
gure arbasoak.
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
Bitan esan beharra (Alberdania, 2013); Hari hauskorrak (Erein, 1993)