Belaunaldiak
Aurpegia pikorrez betetako mutil koxkorra da Elliot. Hamazazpi urte baino ez ditu. Irribarretsu egiten dio keinua kamerari, eta hatz erakuslea darama paparreko YES txapara. Harro dago: pasa den irailaren 18ko Eskoziako erreferendumean bozkatu zuen bere bizitzan lehenbizikoz. Bera, eta bere ingurukoak, Generation Yes gisara izan dira ezagunak, galdeketa aurretik, eta gerora. Agerikoa da zergatia: baiezkoaren alde bozkatu dute Ellioten adin bueltakoek, nabarmen. %71k, zehatzago. Horrek baino,...
Read MoreEskoziako erreferenduma iruditan
Irailaren 18an Eskozian independentziari buruz egindako erreferenduma eta hurrengo eguneko erreakzioak jasotzen dituen bideo-kronika.
Read MoreManifestazio espontaneo bat kanpaina bukatzeko
Independentziaren aldeko manifestazio espontaneo batek jarri zion amaiera atzo Eskoziako erreferendumerako kanpainari. Yes Scotland-ek Edinburgoko Meadows parkean egindako ekitaldi baten ostean, ustekabean manifestazioa abiatu zuten ehundaka herritarrek hiriko kale nagusietan zehar. Bidean beste hamarnaka lagun batu zitzaizkien, eta Eskoziako Parlamentuaren aurrean amaitu zuten denek, independentziaren aldeko oihuak eta kantak airera jaurtiz. Era horretan oheratu zen atzo Eskozia. Gaur, egun...
Read MoreIrlandarrak, Eskoziara begira
Moyleko itsasoak Eskozia eta Irlanda banatzen ditu. Hogei kilometro baino ez dira bere tarterik estuenean. Gertutasun geografikoak, halabeharrez, behin eta berriro jarri ditu harremanetan bi nazio zaharrak, historian zehar. Herritarrek bi norabidetan migratu dute, baina XIX. mendetik aurrera, irlandarren emigrazio nabaria izan zen Alba zaharrera. Batez ere, 1845 eta 1849 urteen artean Irlandak bizi izan zuen Gosete Handiaren ondorioz. Bertakoek An Gorta Mór izenez ezagutzen dute orduko...
Read MoreElkarrizketa: Rob Dunbar, gaeliko irakaslea
Ingelesa jaun eta jabe da Eskoziako jendartean. Hala ere, bi hizkuntza propio ditu herrialdeak: Eskoziera, jatorri germanikoa duena, eta gaelikoa, zelta. Azken honetan aditua da Rob Dunbar Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea. Bere bulegoan jaso gaitu, gaelikoaren egoeraz eta eskoziar identitatean duen eraginaz mintzatzeko.
Read MoreBideoa: Radical Independence Campaign, kaleko kanpaina
Radical Independence Campaing independentziaren aldeko kanpaina ofizialaren ezkerrera sortutako mugimendua da. Bere kide Cat Boydekin batu gara Glasgow-en, eta atez ateko inkesta batera ere lagundu ditugu RIC-eko kideak, Edinburgon. Irudiak eta edizioa: Ander Perez Cat Boyd-i elkarrizketa: Ander Perez eta Miren Altuna
Read MoreBederatzi gako Eskozia ulertzeko
Era eta dimentsio honetako gai batek azalpen luzeak behar baditu ere, hona hemen bederatzi gako, Eskoziak bizi duen une historikoa eta hurrengo osteguneko erreferenduma ulertzeko. Eskozia Eskozia da, eta kito Identitateak ez du berezko pisurik Eskoziak bizi duen independentziari buruzko eztabaidan. Inork ez du ondokoa konbentzitu behar zapaltzen duen lurra Eskozia dela. Ez dago horren beharrik. Denek —independentistek zein unionistek— onartzen dute badela munduan Eskozia izeneko nazio bat,...
Read MorePaseo bat Edinburgon barrena
Historia garrasika mintzo zaigu Edinburgon. Ez zaio kasualitatez Iparraldeko Atenas esaten. Bata bestearen atzetik datoz harri ilunezko eraikin eta monumentu ederrak, guregana, hiriak inguratu nahi izango bagintu bezala, eta Erdi Aroko maindirea gainetik bota. Ez ditu urteak alferrik pasatzen utzi. Subirano ezberdinei gorde die leialtasuna. Eskoziarrak lehenik, britainiarrak gero. Eta akaso, hemendik gutxira, eskoziarrei berriro. Eskoziarrei bakarrik. Bukatzear dago iraileko bigarren astea...
Read MoreHerria da komunikazioa
Antonimoen zentzuari jarraituz, nonbaiten gune aske bat eraiki behar izateak asko esaten du bertako lekuaren askatasun faltaz. Libertatea zapaldua den eremu batean altxatzen dira espazio askatuak, injustiziari erantzuteko, arnasa emateko. Zortzi gazte jardun politikoagatik espetxeratzeko agindu bortitz eta amorrantearen aurrean, herriak logika beraz, bortizkeriaz, erantzun izana ez litzateke harrigarria izanen. Baina ez da hala izan, aitzitik, kontrakoa izan da. Eta ondorioa ia deskribaezina...
Read More
Iruzkin berriak