Bideoa: Radical Independence Campaign, kaleko kanpaina
Radical Independence Campaing independentziaren aldeko kanpaina ofizialaren ezkerrera sortutako mugimendua da. Bere kide Cat Boydekin batu gara Glasgow-en, eta atez ateko inkesta batera ere lagundu ditugu RIC-eko kideak, Edinburgon.
Irudiak eta edizioa: Ander Perez
Cat Boyd-i elkarrizketa: Ander Perez eta Miren Altuna
Mila esker Ander eta Miren halako pertsona interesgarria ekartzeagatik! Gazte, ezkertiar feminista bat atez ateko kanpainaren sustatzaileetakoa… inkesten zorabiorako aztergaiak ere eman dizkigu.
Jarrai blogean Eskozia euskaratzen (ez dakit ostiraletik aurrera eguna zerekin hasiko dudan!).
Bi galdera dauzkat egiteko…
lagun batek aipatu dit emaitzak ostirala arte ez dira jakitera emango…hori egia al da? eta horrela bada zein ordutan emango dituzte jakitera?
ostegunean afaria eskoziarra burutzeko asmoa dugu lagun koadrilan…bertako gastronomia ohiturei buruzko pista batzuk eskertuko nituzke…
Mila esker!!