AMAIA LEKUNBERRI
Mundu honetako bizilagunen gehiengoa gaitu azpiraturik makinak, baina ez hargatik errenditurik. Egitura zanpatzailearen arrabotsak ezer aditzeko tarterik ematen ez badu ere, makineriarena ez den beste jardun bat antzeman daiteke honen baitan. Engranajeen hortz artean, hamaika dira birrinduak izateari erresistentzia jartzen dioten norbanako, talde eta borrokak. Herri boteretik, behetik gora, eta bizitza erdigunean jarri asmoz makineria trabatzeko ahaleginean dihardutenak. Berauek izango ditu ardatz blogak, feminismoari (zeharkatzen duten borroka guztiekin) toki zabala eskainiz.
@amaialekunberri
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko iraila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Etiketak
8
alternatiboa
anestesia
basapiztia
bilbo
copyleft
creative commons
dantza
diktadura
drone
durango
edertasuna
eje
emakumea
erandio
feminismoa
go
guggenheim
h&m
hombre
home
ictus
inditex
industria
kontzertuak
m3
m8
mal
malo
martxoak
merkatua
metal
musika
nordikoak
norvegia
oihartzuna
okkultokrati
psikodelia
sentinel
sludge
stoner
tendentzia
troika
txosnak
zortzi
375Photo, aro berri baten hasiera
Atalak: Argazkilaritza
Ez da urtebete pasa maletak egin, Bartzelonan etxebizitzatzat geneukanaren lehioan ‘alokatzen da’ karteltxoa jarri eta ostera ere Euskal Herrira itzuli nintzenetik. Sobera penatuta baina aro guztiak beraien amaierara heltzen direlako ustean ekin nion etxera bidea egiteari, pauso motelean, hastear neukan etapa berriak zer ekarriko urduri eta mesfidati. Kosta egiten zitzaidan onartzea, baina igaro berri nuen urte hartan egindako bizitza atzean uztera nindoala irentsi beharra neukan. Iragan hurbila eta etorkizun irudikaezin baten inguruko hausnarketa horietan murgilduta egin nuen etxerako bidea, bizi nuen momentua halako katastrofismo puntu batetaraino eramanda, non ezinezkoa egin zitzaidan barnean ernaltzear (ge)neukan ideiarengan arreta jartzea. Pare bat hilabeteren bueltan, nahikoak izan ziren Bartzelonako ikaskide Ariana Nalda eta Carles Palacio-rekin mantendutako elkarrizketa gutxi batzuk aipatu ideia hori ‘375Photo’ bezala izendatu dugun proiektuan bilakatzeko.
Fotokazetaritzaren esparruan toki bat egiteko helburuarekin sortu dugu 375Photo kolektiboa, argi eta garbi, elkarlanean ikusi baitugu xede hori lortzeko giltza posiblea. Ikasgelatik pasa izan zitzaizkigun profesional ia guztiei fotokazetaritza krisialdian zegoela entzuteaz aspertuta, hitzaldi horietan transmititzen zitzaigun mezu pesimistari ezikusi egin eta hasiberri bezala daukagun grinari etekina ateratzeko formula posibleak planteatzetik jaio da 375Photo. Gazte, prekario, emakume eta herrialde zapalduetako kide izateak batzen gaitu kideok, antzerako errealitateak bizi ditugu, eta errealitate horien berri kontatu beharra sentitzen dugu. Sei begi geldiezinez baliatuta ekingo diogu hedabide nagusietan tokirik ez duten errealitateei ahotsa ematen, eta sei begi geldiezinez ahaleginduko gara zuen begiekin kontaktu bat ezartzen.
2014ko maiatzean sartuta gauden honetan, aro berri bati ekin diogula badakit, baina etapa honetan grinak kendu dio tokia katastrofismoari. Orain badakit aroak hasi eta amaitu arren, beti dagoela loturaren bat aro guzti horien artean. Ekin diogun aro honek ere, egingo du lotura datorren beste batekin, eta horrek etorkizuna gris tonu argixeago batekin irudikatzea ahalbidetzen dit. Urte askotarako, 375Photo.
www.375photo.com
www.twitter.com/375photo