Hiru horma tortura-gelarako
GOIZEAN Eutsi egingo dut… Horman orrialde zuri bat dagoen bitartean eta nire eskuko hatzak urtzen ez diren artean. Hemen, norbaitek mezu bat sakatu du hormaren bidez. Gure hariak zain bilakatu zaizkigu, horma hauetako zainak. Gure odol guztia horma hauetako zainetan isuri da… Mezu bat hormaren bidez: Ziega bat itxi dute, preso bat hil dute, beste ziega bat ireki dute eta preso bat eraman dute… EGUERDIAN Papera aurrean jarri didate, arkatza aurrean...
Read MoreQuibya*
Balak, ilargi beteko gauean mendiak eta bideak zeharkatu zituzten. Balak, talka egin zuten hormen kontra eta ateak eta leihoak kolpatu zituzten. Bihotz-erraietara zihoazen. Balak, harrien atzetik, labarretan zehar, hondar-zakuen atzetik. Balak. Harrietan odolezko mitreak barreiatzen dira eta odolezko apaingarriak itsasten dira paretetan. Balak eta gelignita, gorpuak hienei botatzen dizkiete. Garia erein genuen baina ez genuen jaso, Mahastiak garaztatu genituen baina ez genuen ardorik...
Read MoreHilotz anonimoak
Hilotz anonimoak ez ditu ahanztura batek batzen, ez ditu oroitzapen batek bereizten… Neguko belarretan ahazturik kalearen gainean, zangartasun eta sufrimenduzko bi kontakizun luzeren artean. “Biktima neu naiz!”. Eurek ez zuten erantzun: “Biktima batek ez du beste bat hiltzen. Eta istorio honetan bada hiltzaile bat eta biktima bat.” Haurrak ziren, Kristoren altzifreetako elurra jasotzen zuten eta aingeruekin jolasten ziren adin bera zutelako… Eskolatik ihesi...
Read MoreAitona-amonari gutuna
Aitona, amona: Zer moduz zaudete? Gu ongi gaude. Amak esan du aste honetan ezin izango dugula zuen etxera joan, eta agian datozen asteotan ere ezin izango dugula. Horregatik idazten dizuet. Eskolak bukatu ditugu, eta orain etxean nago, baina aspertu egiten naiz hemen. Horregatik kalera joan nahi dut beti, lagunekin, baina amak esaten dit ezetz, etxean egoteko, baina ni hemen aspertu egiten naiz. Margotu egiten dut, eta amari laguntzen diot etxean gauza batzuk egiten. Atzo ateratzeko...
Read MoreMetodoa vs ofizioa
Denis Diderot filosofo ilustratuak azaldu zuen ederki asko Le paradox du comedien lan arin baina ezinbestekoan. Lehenago ere auzitan egona zen gaia. Nola jardun behar du aktore batek? Benetan bizi behar al ditu bere pertsonaiak pairatzen dituen emozioak ala nahikoa – eta eragingarriagoa- ote da emozioen azala, kanpoaldea imitatzea bakarrik? Eztabaida horretan jarraitu du mendetan zehar interpretazioak, antzerkian bakarrik lehen, gainerako fikzio zenbaitetan geroago. Argi dago, aktoreak...
Read MoreOporraldi on
“Ikasleok”, aditu da ahots bat bozgorailuetatik, “ixo, ixo!”, dio irakasleak, eskuak airean astinduz. “Opor aurreko azken eguna denez, sorpresa bat dago guztiontzako jolastokian. Mesedez, egin ilara bana gela bakoitzean eta atera lasai”. Ikasleek oihu egin dute eta urduri daude, asaldatuta. Irakasleak saiatzen dira nahaspila horren gainetik euren ahotsa entzunarazten eta lasaitasunerako deiak egiten dituzte bata bestearen ondotik. Lortu, ezer gutxi. Atera dira azkenerako...
Read MoreOheak
“Leihoaren ondoko ohean banengo behintzat…” Bere esku dagoen guztia egingo duela esan dio erizaintzako kontroleko langileak Enriqueren alabari. Izan ere, trenean edo hegazkinean bezalatsu, alde handia dago ohea pasabide ondoan egon ala leihoaren ondoan. Intimitatea eta ahalkea kinkan jartzen dituzten tokiak izaten dira ospitaleak. Hala, senidea leiho ondoko ohean baldin badago, pasabide ondokoaren miseriak zeharkatzea egokitzen zaizu harenganaino heltzeko, bere erraien artetik pasa...
Read MoreNormalizazioa
Kameliek berdin-berdin jarraituko al dute klorofila egiten Aparicio komisarioa, A.F.-ri zabor-poltsa buruan jarri ostean, etxera heldu eta ureztatuko dituenean? Zer erantzungo dio Aparicio komisarioak bost urteko semeari eskolan egindako marrazkia erakusten dionean, I.E.-ri akitu arte flexioak egin arazi eta gero? Antzemango al du Doki boxer marroiak, bere gorozkiak plastikozko poltsatxoan jasotzen ari denean, Aparicio komisarioak buruan tiro egiteko mehatxua egin diola X.U.-ri? Igarriko...
Read MoreEz diren biziak
“ez den herrialdean sortu ginen eta geu ere, esan gabe doa, ez garena gara” Joseba Sarrionandia. Badu errefuxiatuaren bizitzak zerbait kitzikagarritik. Akzio-pelikuletako protagonistek nola, klandestinitateak erakarri egiten du. Ezizenak, segurtasun-neurriak, bizi dobleak. Nortasuna bikoiztu, bitan destolestu. Pertsona arrunton irudimenean interesgarria da ezkutuan bizi denaren bizitza. Morboa ematen digu, nolabait. Nago oso bestelakoa izango dela egiaz. Izenak izana baldin...
Read MoreD
Gogoratzen naiz helduek “elurra egiteko hotzegi dago” esaten zutela. Eta nik ez nuen ulertzen, niretzako ez zegoelako elurra baino hotzagorik. Amonak, erdi-gaixo nengoelako ikastolara joan gabe etxean gelditzen nintzenean, udaltzainek eramango nindutela esaten zidala, piper egiten ikusiz gero. Bost urte arteko geletako kortxozko zoruak gogoan ditut, eta egun euritsuetan sarreretan botatzen zuten zerrauts bustiaren usainaz akordatzen naiz. Gogoan dut atezainak errieta egiten zigula...
Read More
Iruzkin berriak