EUSKARALDIA OSAKIDETZAN, GAITASUNAK BULTZATZEKO AUKERA
Berriki argitaratu dut nire azken artikulua Berrian, `Baliabideak edo gaitasunak´ https://www.berria.eus/paperekoa/1971/014/003/2018-09-06/baliabideak_edo_gaitasunak.htm Beldur denaren ezpatak beti punta motz, eta baten bat haserretuko zait Euskaraldia aipatzeagatik, aurka nagoela esanez. Beti gauza bera esaten dut, osasungintzaren eremuan behintzat: euskara ez da mehatxua, aukera baizik. Baita Euskaraldia bera ere. Euskaraldiarekin bat egin du Eusko Jaurlaritzak,...
Read MoreLANERAKO EZINTASUNA
Jende asko etortzen da kontsultategira, baja eskatzera. Aitzakia eske dabilena erraz antzematen da, baina ez da horrelakorik izaten; gogoz kontra sarri, eta ez alferkeriagatik, etortzen da jendea guregana. Bajari lanerako ezintasun iragankorra edo aldi baterako ezintasuna deitzen zaio medikuon hizkera teknikoan; ondo joanez gero osatuko delakoan batetik, eta lanera joateko gauza ez delako bestetik. Lanerako ezintasuna medikuok preskribitzen dugu; tratamendua da berez. Atseden...
Read MoreGertaera normala Osakidetzan
Osakidetza kutxazain automatikoa bezalakoa da; edozertarako dauka erantzun egokia, protokolizatuta, aldez aurretik prestaturikoa. Kexatu ostean armiarma.eus weborria zabalik dago orain, eta klasikoen gordailua ikustea posible da Osakidetzan. Gaur bertan. Arazo tekniko bat besterik ez da izan, antza. Ez gaitezen gogorrak izan. Osakidetzako informatika zerbitzuak, gazteleraz bizi den horrek, osasun-jarduerari lotuta ez dauden web-orriak blokeatzen ditu, “izaera...
Read MoreARMIARMA SAREA
Zaldubik zera idatzi zuen behin: “Eta nola gure lotgarri hoberena gure mintzaira baitugu, beira dezagun arta handirekin.” Euskara baita euskaldun egiten gaituena, administrazioen eta mugen horma gaindi dezakeena, euskaldun guztiok batzen gaituena, gure territorio libre bakarra. Medikua izanik, pazienteak artatzea da nire lana, eta jakin badakit euren hizkuntzan artatu behar ditudala. Euskal Herrian, euskaldunei osasun arreta euskaraz eman behar zaie eta kitto....
Read MoreALEAK HARRI ARTEAN
Atera da, behingoz, ereilea hazia ereitera. Lehenengo aldiz, Osakidetza pazienteen lehentasunezko hizkuntza jasotzen ari da. Orain arte, norbanakoak eskatu ezean, bere hizkuntza gaztelera zela jartzen zuten, inori galdetu gabe. Azkenik, martxan jarri da pazienteen lehentasunezko elearen erregistroa. Oraingoan bai, zein nahi dugun galdetzen digute. Datuen arabera, biztanleriaren % 40ri galdetu omen zaio zein hizkuntzan artatua izan nahi duen, eta 200.000 erabiltzaileek euskara aukeratu...
Read MoreEUSKADI SARDES DA
Medikuok, gradua bukatu eta gero, espezialitatea egin behar dugu. Neronek Usansoloko ospitalean egin nuen, eta ez daukat ahazteko mediku baten irakaspenak: ni ez naiz medikua, egiptologoa baizik, momiak artatzen baititut egunero. Izan ere, zahartzaroa bilakatu da gure erronkarik handienetarikoa. Antzinaroa, esango luke mediku horrek. Medikuok pertsonekin egiten dugu lan, zahar edo gazte, eta gizatasunez jarduteko medikuntzaz harago ikasi behar dugu:...
Read MoreBIZITZA DA LABURRA, ARTEA LUZE
Bizitza da laburra, eta artea luze, zioen Senekak. Osasungintza eta hizkuntzaren alorrean 2012an hasi nintzen, ia 40 urterekin, Osabide, eguneroko jardueran darabilgun euskarri informatikoa, euskaraz eskatu nuenean. Gauza guztiek bezala, badu bere zergatia. Plaza 2010ean eskuratu nuen, eta nire kontura hasi nintzen testuak euskaratzen (diagnostikoak, ohar klinikoak…). Nire asmoa euskaraz lan egitea zen, hau da, euskara teknikoan trebatzea eta pazienteen...
Read MoreJakinsarea, edo kolonizatuen akademia
Jakinsarea Osakidetzak martxan jarri duen plataforma da, osasun langileen artean ezagutza partekatzeko eta zabaltzeko asmoz. Plataforma horri esker, hainbat ikastaroetan izena eman dezakegu, etengabeko prestakuntzaren bitartez gaitasunak eskuratuz, eta, horrela, maila goreneko langileak izan gaitezen. Duela gutxi, ‘Komunikazio eraginkorra’ izenburua duen ikastaroa eskaini zaigu. Ikastaroa gaztelera hutsean da, ohi legez. Horrek, berez, langileon...
Read MoreKultura-aldaketa Osakidetzan
Osasun arreta euskaraz eskatzen ari gara aspalditik. Jakin badakigu ez dela batere erraza, ez dela goizetik gauera lortzen. Osabide euskarri informatikoa euskaraz eskatu nuen 2012. urtean, eta bagenekien borrokak luze joko zuela. 6 urte pasa dira eta oraindik gazteleraz dago. Euskara teknikariak hasi dira egoerari neurria hartzen. Mantra bat bailitzan, aita gurea bezala, kultura-aldaketa bat sustatzea beharrezkotzat jotzen dute. Bazen garaia! Balizko esnearekin ezin...
Read MoreQUEBEC EZ DA EUSKAL HERRIA, TUTERA EZ DA OTTAWA
Urriaren amaieran edo azaroaren hasieran joan ginen Lehendakaria eta biok , bakoitza bere aldetik, Kanadara. Lehendakaria Quebecera, lehen ministroarekin biltzeko. Ni Ottawara, Quebecetik at bizi diren frantses hiztunen komunitatearen osasun arloko jardunaldietara. `Rendez-vous Santé en Français, 150 d´agir ensemble´ (batera ekiteko 150 modu). Batera ekiteko hainbat modu daude. Lehendakariarena bidai ekonomikoa izan zen batez ere, euskal produktuak AEBtan eta Kanadan...
Read More
Iruzkin berriak