Berriki argitaratu dut nire azken artikulua Berrian, `Baliabideak edo gaitasunak´ https://www.berria.eus/paperekoa/1971/014/003/2018-09-06/baliabideak_edo_gaitasunak.htm
Beldur denaren ezpatak beti punta motz, eta baten bat haserretuko zait Euskaraldia aipatzeagatik, aurka nagoela esanez. Beti gauza bera esaten dut, osasungintzaren eremuan behintzat: euskara ez da mehatxua, aukera baizik. Baita Euskaraldia bera ere.
Euskaraldiarekin bat egin du Eusko Jaurlaritzak, eta baita Osakidetzako Araba eta Barrualde-Galdakao ESIek ere, nik dakidanez. Gaitasunak aipatu ditut. Badira, Galdakaoko ospitalean bederen, hainbat langile euskaldun. Haibat mediku egoiliar, espezialitatea egiten ari direnak, eta euskaraz idatzi nahiko luketenak. Pazienteen dokumentazio klinikoa euskaraz, alegia. Horretarako gai dira. Gaitasuna badute.
Eta hori da, edozein normalizazio-prozesuan, kontuan hartu beharreko gauza bat. Norbanakoen edo giza-taldeen gaitasunak bultzatzea, euren hizkuntzan bizitzeko grina adoretzea, eta ez, inondik inora, oztopatzea.
Zoritxarrez, mediku egoiliarrei ez zaie aukera hori ematen. Ikaratuta daude, beldurtuta, eta ez dira ausartzen euskaraz idazten. Nahi, baina ezin. Nola ez ba, besteen menpean daude eta.
Euskaraldiak aukera paregabea ematen digu, lan finkoa daukagunoi. Boterea dutenei. Izan daitezela Araba ESI eta Barrualde-Galdakao ESIko arduradunak, kudeatzaileak, zerbitzu-buruak eta osasun-profesionalak, belarriprest arduratsuak. Adoretu ditzatela mediku gazteak, Euskaraldian alta-txostenak euskaraz idaztera. Patologia arinak, behintzat, eta betiere pazienteari eskainiz eta harekin adostuz.
Hona hemen nire gonbidapena OEEri, Osakidetzako zuzndariei, zerbitzu-buruei eta tutoreei: alta-txostenak euskaraz Euskaraldian.
EUSKARALDIA OSAKIDETZAN, GAITASUNAK BULTZATZEKO AUKERA
Atalak: Sailkatu gabea