Hasiera »
Aitor Bikandiren bloga - Han ere, katuak oinutsik
Aitor Bikandi
Egungo egoera sozioekonomikoaren bilakaeraren bideratze politikoak giza-errealitatea eta bertan ematen diren gatazkak modu oso zehatzean ikustera eraman gaitu, batez ere "mendebaldeko" gizartekideongan. Pentsakera hau desmontatzeko saiakerak asko badira ere, urteak joan eta urteak etorri, gutxiengo batek jarraitzen du estruktura ekonomikoa menderatzen, gainegitura ideologikoa finkatuz. Tarte honen helburua desmontaia horren baitan alea jartzea da.
Subjektibotasunetik eratorritako faxismoa
2019-05-22 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Batzuentzat lau edo bost urteroko hauteskundeak politikagintzaren munduarekin daukaten erlazio bakartzat hartzen dute, errealitatea ordea, oso desberdina da. Egunero gauzatzen dugu politika; alegia, esaten, egiten eta erosten dugunaren bitartez egikaritzen ditugu gure ikuspegi politikoak. Gizarte-inguruan politikatik at ezer egiterik ez dago, ezta neutraltasunetik erabakiak hartzerik ere. Emma Goldman-en hitzetan, «Esparru politikoan ez dago alternatibarik, ergela edo azeria izatea besterik ez dago». Nahitaez, egunerokotasunetik pixkanaka ezartzen diren ohiturek maila praktikoenean ematen diren jarrerak osatzen dituzte. Honen adibidetzat azkenaldian horrenbeste arduratzen omen gaituen faxismoaren gorakada har dezakegu.
Testu honen helburua ez da bozen eraginkortasunari buruzko analisia egitea, jainkoak eta lege zaharrak horrelakoak egitetik gorde gaitzala. Bozkatzera ez joateak adierazten duen jokabide politikoen adarkaduretan murgiltzea ere beste artikulu baterako utzi beharko dugu. Aipaturiko monetaren bi aurpegien, hots, faxismoaren eta xenofobiaren zioei buruz hitz egiteko ordea, oinarrizko oharrak argitzerik badago.
Sustrai historikoak alde batera utzita, faxismo eta xenofobiak partekatzen dutena hartuko dugu kontuan: printzipiotzat eta helburutzat desberdintasuna ardatz daukan ideologia politikoa. Ontologikoki eta zientifikoki baliorik ez daukan arraza kontzeptua dela, emakumearen balizko gutxiagotasuna dela edota korronte politiko ezkertiarren kontrako jarrera dela, autoritarismoa eta biolentzia baliatuta pentsamoldearen printzipio hauek ezartzea helburutzat daukan joera politikoa da.
Kontzeptualki bateragarriak izateagatik eta ideiaren abstrakzioari dagokionez jarraitutasuna suposatu dakiekeelako ez dugu bi terminoen arteko desberdintasunik egingo. Intentsitateari dagokionez ordea, mailakatzea, argia ez bada ere, adibide klasikoetan ikus dezakegu: “ni arrazista ez naiz, baina ijitoek…”, “feminismoaren kontu horrekin pasatzen ari dira…”, “kanpotik etorri eta dena ematen diete…”. Desberdinak diren esaldiok erroa partekatzen dute, isuri kognitiboa, komunikabide askok eskaintzen duten sakontasun eza eta oinarri gutxiko informazioaren bitartez ematen den aurreiritzien sendotzea, gertakari batzuen ordezkagarritasuna neurri gabe adieraziz.
Izan ere, errealitatea subjektibotasunetik ikustera ohituegia gaude, iritziaren nartzisismoak egoaren gurtzea maila berri batera eraman du eta, askotan, nire/gure ideiak, pisuzkoak, arrazoizkoak edota baliagarriak izateagatik baino, nire/gure ideiak izate hutsagatik defendatzen ditugu, norbanakoaren edo intra-taldearen identitatea indartu nahian, argudioen defentsa sutsuan, ideion kontrako frogak aurrean izanda ere, aurrerako ihesaldiari ekitea beharrezkoa dirudi askotan gainditzen gaituzten gaietan, nork bere buruari errealitatearen konplexutasunean biziraun ahal izateko, larrialdi neurri bezala.
Nagikeria intelektual honi jarraikiz, egoaren orokortzera, konbentzimenduaren ilusiora eta (esperientzia indibidual mugatuan oinarrituta) kausaltasunak asmatzera garamatza. Modu honetan, lehenago aipatutako esaldien ereduak adibide hartuta, behin ijito batzuek auto bat lapurtu zutela esan zidatela oinarri hartuta, etnia osoa (EAEn 14.000 pertsona! Ijitoen egoera EAEn, EJ) lapurrak direla esatera narama; emakume batek bere senarra izorratzeko salaketa faltsua jarri ziola entzun dut (salaketen %0,0015a espainiar Estatuan; 2015ean, 129.292 kasutatik 2. Abokatutza Kontseilu Orokorra), beraz feminismoaren printzipioak ustelak dira; nire auzoko emakume etorkina egun osoa telefonoan hitz egiten ematen du, etorkinei lan egin barik guztia ematen dietelako (batez beste eta baldintzen baitan, hiru pertsonatako familia batek gehienez 810,75€ jaso ditzake, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, EJ).
Kausalitate antzuak inferentzia estatistiko zitalera darama; besteen errealitateenganako gertutasun ezak berriz, aurrekoa sustatu eta bereizkeriarako joera indartu, ondorioz, politika publikoan errudun berrien sortzea eta garapena; estrukturalak, sakonak eta historikoak diren arazoen sorburuek hortaz, ordezko bikaina daukate: begi bistakoa den desberdintasuna (azalaren kolorea, etnia edota generoa, esaterako) nire esperientzia subjektiboarekiko bereizgarri egiten dituena da nire arazo objektiboen zergatia. “Politika ekonomikoa? Ez dut ulertzen ez dudan kontzeptu edo ideiarik behar agerikoa zaidan problematika ulertzeko”.
Honen baitan, bazterkeria hutsari zilegitasunaren ateak irekitzeaz aparte, aipaturiko arrazismo eta faxismoaren jarraitutasunari bide ematen zaio. Denbora luzez Bertolt Brecht olerkariari esleitzen bazitzaion ere, Martin Niemöller-en olerkiak («lehenbizi sozialisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan, ez bainintzen sozialista. | Ondoren sindikalisten bila etorri ziren…») espresatzen zuen sekuentziazioak errealitatean isla paregabea dauka hain famatua egin den alderdi politiko berdearen eta, oro har, faxismoaren gorakadak suposatzen ari duenaren ondare zikinaren berpiztean: errua (erabatekoa eta abstraktua) zuria, diruduna eta gizona ez den ororen gain ezartzen duena.
Jarraian datoz gastu publikoaren sasi-diskurtsoa, etnia eta kultura osoen kriminalizazioa, bakoitzak bere buruarentzat zilegitzat dituen eskubideak besteei ukatzea eta beldurraren erabilera eta hedapena, intentsitate maila desberdinetan gizarteko mailetan zehar iragaziz. Bozkatzerakoan jarrera hau edozein kasutan erabakigarria izango ez bada ere, hazia landatuta dago. Orain bai, Bertolt Brecht-en II. Mundu Gerraren bukaeraren harira botatako esaldia berreskuratu beharra dago:
«Ez zaitezte Hitlerren porrotarekin horrenbeste poztu. Mundua zutitu eta sasikumea geldiarazi duen arren, hura erditu zuena berriz ere argose dago eta.»
Olerki originalaren lexikoa zertxobait aldatuta dagoen arren, historiak berresten ditu Brecht jaunaren hitzak. Baina, zer egin honi guztiaz ohartarazteko? Ba al dago ekinbide eraginkorrik? Bada, historiko eta soziala den jarraibide honen makineria honetara ez moldatzea, Hannah Arendt-ek ohartarazitako emozioetan oinarritutako deiaren eskuetan erortzearen aurreko zuhurtasuna ardatz, berau indargabetzen duen munduaren egoeraren berri modu sinesgarria izatea.
Testuaren hasieran ekintza politikoa, ezinbestean, bozkatzera mugatzen ez dela aipatu dugu, subjektu politiko aktibo izateak erosotasun esparrutik alde egitea eskatzen digu eta ohiko arreta-gune pasiboetatik desbideratzea zaila izan daitekeen arren, ohitura apurtzea lehenengo urratsaren pisu erlatiboa gainditzean datza, alegia, borondatearen, interesaren eta, askotan, beharraren kontzientzia hartzea. Aspaldiko egietan oinarritutakoak badira ere, zentzu honetan norbanakoak edota taldeak burutu ditzaketenak lau printzipiotan zehaztu daitezke:
Subjektibotasunari propio zaizkion mugak gainditzea eta errealitatearen deskribapenaren zehatzera heltzeko ahaleginak egitea. Printzipio orokor bezala.
Beldurraren puztea saihestea. Beldurrak urruntzera garamatza, urruntzeak ezezagutzera eta honek zikloa beste behin berrabiarazten du, jarrera ondorio hondagarrien eta antzuen bidean jarriz. Honi dagokionez, hainbat komunikabidek isurtzen dituzten informazioen kontran ohartarazita egon behar da.
Arduratzen gaituen errealitatearenganako hurbilketa. Aurrekoaren antidotoa lez, ezezagutza gainditzeko inoiz baino lanabes gehiago daukagu, gure esku dago hauen erabilera egokia gauzatzea.
Ingurunean daukagunaren hobekuntzarako jarrera lantzea. Kanpo-eragileei errua leporatu baino, esanguratsuak diren ekintzetan murgiltzea, gizakiari propio zaion izaera politiko produktibo aktiboaz birjabetuz.
Lau puntu hauen irudi negatiboak aldiz, pasibotasuna, sumisioa eta gizakion banaketan interesa daukatenen mesedetan jokatzen duen izaera orokorraren esanetara makurtzea islatuko luke, hain zuzen, xenofobia, misoginia, bazterkeria eta, azken batean, gaur egun faxismo terminoarekin barne biltzen dugun jokabide hori.
Gainazal ideologikoaren desegiteaz aritu gara, haatik, oinarri historiko eta sozialen ahalbidetzeei buruz jakiteak are modu zabal eta osoagoan hornituko gintuzke arrisku hauei aurre egiterako orduan. Zerk gauzatzen ditu desberdintasun objektiboak? Zeintzuk izan ziren hastapenak eta nola mantendu dira gaurdaino? Faxismoaren bidea lantzen duen ekonomia politikoarekin daukagun lotura ordea, beste artikulu baterako utzi behar izango dugu, bitartean ekin diezaiogun egunerokotasunean arrazoibide ideologizatuaren kateak hausteko asmoari.
Kolonbia: Bakeak ez gaitzala hil
2018-02-15 // Abya Yala, bakea, FARC, giza eskubideak, Kolonbia, Latinoamerika // Iruzkinik ez
Arduraz ikusten dute Kolonbiako bake prozesua gaur Bilbon bildu diren kideak, izan ere, 2016ko azaroaren 26an sinatutako akordioak ireki zuen atea nekez dirau zabalik, aurreko urtean estatua eta ustelkeriaren arteko lotura argi geratu bazen (besteak beste, administrazio publikoa, justizia sistema eta alderdi politiko tradizionalak ere saltsaren erdian harrapatu zituzten), erlazio honen hedagarritasuna bakearekiko alderantzizkoa dela esan daiteke, alegia, gobernuaren interesa, inperioarenaren atalaren izaerari jarraikiz, ez omen da bakearekin bateragarria.
Kolonbiako konsuletxearen aurrean hainbat kolektiboren izenean bildu diren kideek (beherago jatorrizko adierazpenean zehaztuta) bat egin dute elkarrizketaren sustapena, akordioen betetzea eta giza eskubideei zor zaien errespetua eskatu duen deiarekin. Baita gobernuaren faltsukeria salatu ere, historikoki garatu diren dinamika ekonomiko-politikoek gauzatu dute Kolonbiak pairatzen dituen gabezia eta biolentzia, hala ere, Defentsa ministroaren arabera, giza eskubideen defendatzaileen hilketek amodio kontuekin, auzokideen arteko liskarrekin eta legez kontrako errentekin daukate zerikusia, estatuaren erantzukizuna beste behin ere saihestuz. Haatik, estatu mailako kulebroi honek herri-liderrak, prozesuaren defendatzaileak eta nazioaren askapenarekin lotura dutenak bakarrik ditu partaidetzat. Munduko Bankuaren arabera, Kolonbia bigarren postuan dago Latinoamerikako herrien artean, desberdintasunari dagokionez. Baina gobernuarentzat, herri-mailako ika-mikak dira erailketen errudun.
Bilbotik honako lau puntutan bildu dituzte egoera hobetze alderako eskariak:
Lider soziala izatea ez da delitua, demokrazia egitea ez da delitua, subiranotasun kolonbiarra zaintzea ez da delitua, herri etnikoen autodeterminazioa defendatzea ez da delitua.
Nazioarteko Komunitateari deia egiten diogu herri kolonbiarraren egoeraren jarraipena egin dezan, premiaz bizitzeko eskubidea, segurtasun eta partehartze bermeak, eta errepikatze-eza eska ditzan.
JATORRIZKO ADIERAZPENA:
El Diálogo, el cumplimento de los Acuerdos y los Derechos Humanos deben
Iluminar el camino de la Vida y la Paz en Colombia
Las asociaciones, agentes sociales, sindicatos, partidos políticos vascos, migrantes y refugiad@s abajo firmantes, vemos con preocupación la profunda CRISIS: humanitaria, de credibilidad y de los procesos de paz que se desarrollan en Colombia.
Colombia, país rico en biodiversidad, recursos naturales y producción de materias primas, suficientes recursos para mantener a toda la población con una calidad de vida excelente. No obstante, históricamente ha sido un país saqueado y sometido por el Imperio y por los países que han tenido una posición dominante sobre el resto de los países del sur. Situación que ha llevado a que Colombia no le garantice una buena calidad de vida a su población. Por el contrario, los gobiernos de turno en los últimos 60 años han implementado mecanismos minero-energético-extractivistas que han generado violencia, violación a los DDHHs, entrega de los recursos a las multinacionales y persecución a quienes denuncian estas atrocidades. Según el Banco Mundial, Colombia ocupa el vergonzoso y aberrante 2º lugar como país con una mayor desigualdad en América Latina.
La situación en Colombia atraviesa uno de los momentos más difíciles tras la firma del acuerdo final del 26 de Noviembre de 2016 con las FARC-EP y la suspensión de la actual Mesa de Quito-Ecuador con el ELN: el dramático genocidio de los líderes, lideresas, y defensor@s de los DHs ha dejado 136 dirigentes asesinados en el 2017 y 27 asesinatos en sólo enero 2018; los 17 paros y huelgas de los sectores sociales muestran el inconformismo; el Incumplimiento y tergiversación del Acuerdo Final se refleja en la Jurisdicción Especial para la Paz-JEP, en las circunscripciones especiales de Paz, en la reforma política que se hundió por la politiquería en el Congreso; los asesinatos de excombatientes y familiares que aumentan (ya van 60) y la falta de garantías para el ejercicio de la política hasta tal punto que las FARC han suspendido su campaña electoral el pasado 09 de Febrero/18, etc, muestran la caótica situación de este país y el escaso compromiso del estado y del conjunto de las instituciones gubernamentales. Además, todo el año 2017 estuvo sacudido con los constantes escándalos por la corrupción en la administración pública, la fuerza pública, la justicia, el Parlamento y los partidos políticos tradicionales.
Es evidente que la lucha de las comunidades hacia el Estado colombiano ha estado motivada por las constantes violaciones a los derechos humanos, amenazas, asesinatos, el despojo de la tierra, la miseria (15 millones de personas en extrema pobreza); la desnutrición, el problema sanitario reivindicado en el Paro de Buenaventura y el Chocó; la sustitución de cultivos ilícitos que le costó la vida a 9 campesinos y mas de 50 heridos masacrados por parte del Esmad y el Ejército (el 5-10-2017) en el Alto Mira-Nariño; la Educación cuestionada por el Magisterio en el paro de Mayo; la puesta en práctica del nuevo Código de Policía y las facultades omnipotentes al ESMAD; los problemas ambientales en donde se destaca la lucha de los barrios del sur de Bogotá por el caso del botadero de basuras de Doña Juana y la huelga actual por la privatización de las Empresas Públicas de Bogotá, el caso del Páramo de Santurban en Santander y las multinacionales Eco Oro Minerals y Minesa-Mubadala, la lucha contra la minería en Segovia y Remedios en Antioquia, el secamiento del río Rancherías y de 23 ríos más en la Guajira, entre otras reivindicaciones sociales que además han recibido tratamiento de guerra.
Por su parte, la guerra qué dice el gobierno realizar contra el narcotráfico es una burla, en contraste con el informe mundial sobre Drogas 2017 de la Oficina de Naciones Unidas contra la Droga y el Delito que dice: “que entre 2013 y 2015 el cultivo de la planta de coca creció en Colombia un 30%, siendo Colombia el mayor productor” y el primer exportador de cocaína, con una destacada producción de marihuana y heroína, tráfico controlado principalmente por el paramilitarismo utilizando a sus anchas todo el litoral del Pacífico y la connivencia de la fuerza pública. El Narco-paramilitarismo viene creciendo y atacando todo el espectro social y popular bajo la estrategia de Impunidad del Estado. Un caso que alimenta esa Impunidad fue el atentado fallido el 29-12-2017 que iba dirigido al líder de la Comunidad de Paz de San José de Apartadó, quienes detuvieron in fraganti a los dos paramilitares, pero el 09 de enero 2018 quedaron en libertad por supuesta falta de pruebas.
Nos duele la guerra que continúa afectando al país, el asesinato de líderes sociales, las detenciones arbitrarias, las amenazas contra el movimiento social, los desplazamientos forzados que en el 2017 fueron 139.000 mas, en lo que va corrido del presente 2018 ya superan las 3.200 personas y los bombardeos por la fuerza pública de los territorios campesinos e indígenas de Nte de Santander, Chocó, Arauca, Cauca y Nariño, como también Nos duelen los feminicidios que vienen en aumento.
Resaltamos, la preocupación del Alto Comisionado-ONU para los Derechos Humanos (20-12-2017) por la descalificación, el hostigamiento y la estigmatización hacia l@s defensores de derechos humanos, por las recientes palabras del ministro de Defensa y otros, que han declarado a los medios que los asesinatos de defensores y líderes sociales en el país son debido “a los líos de faldas, peleas con vecinos y rentas ilícitas”, siendo esto muy peligroso ya que parece justificar los asesinatos que en ningún caso son justifíicables.
A su vez, ha sido importante el pronunciamiento del Parlamento Vasco el pasado 08-02-2018 en relación al apoyo del proceso de Paz e Insta al gobierno español y vasco “a trabajar con el gobierno colombiano para que adopte medidas más efectivas para garantizar la seguridad de las comunidades, pueblos indígenas, afros, campesinos, defensores…”.
Toda esta situación no es indiferente ni siquiera a la Conferencia Episcopal Colombiana, quien mediante mensaje escrito se pronunciaba el 08-02-2018 diciendo que “la Paz es una tarea que no da tregua y que exige el compromiso de todos”.
A pesar de la represión la población colombiana le apuesta a la Paz, aquí Valoramos el balance positivo de las reuniones de la Sociedad Civil con el presidente JM Santos y con la delegación de paz del ELN llevadas a cabo entre el 7 y 10 de febrero 2018, donde las partes han reconocido las dificultades que se han presentado.
Por eso:
– Exigimos el cumplimiento de los Acuerdos con las Farc-ep y recordar al gobierno que tiene el deber de defender el acuerdo de paz porque que fueron radicados en anexo a los convenios de Ginebra en Suiza.
– Exigimos al Estado reales y efectivas garantías para la vida. No se puede seguir escribiendo la historia de la paz con sangre, ni con miedo, ni con terror hacia el pueblo colombiano.
– Exigimos el respeto al derecho internacional humanitario, respaldar la solución política negociada del conflicto y apoyamos el reinicio de la mesa de Quito
Ser líder social no es delito, hacer democracia no es delito, cuidar de la soberanía colombiana no es delito, defender la autodeterminación de los pueblos étnicos no es delito.
Llamamos a la Comunidad Internacional a hacer seguimiento de la situación del Pueblo colombiano y demandar de manera urgente el derecho a la vida, garantías de seguridad y participación y garantías de no repetición.
Atentamente: Asoc. Colectivo Bachue Elkartea, Hala Bedi Irratia, Congreso de los Pueblos, Inti Kokone, Sindicato LAB, EHBildu, Asoc. Ceiba, Asoc. Tifisqui, Alternativa, Izquierda Unida, Podemos, Collectiv Saya, Redher, la Solidarité par le Témoignage et la Culture
País Vasco, Febrero 15 de 2018.
Infernuko ateak aspaldi ireki zituzten
2017-12-09 // Ekialde Hurbila, nazioartea, Palestina // Iruzkinik ez
iturria: https://commons.wikimedia.org/
Beste behin ere, Donald John Trumpek egindako adierazpenek mundua hankaz gora utzi dute, iritzi eta nazioarteko analisien lurraldea bederen; aho bete hortz hainbat nazioarteko analista; odola bero bero palestinar, arabiar eta musulmanen zainetan; eta baita, modu batera ala bestera, hango errealitatea gertutasunez bizi dutenena ere. Hala ere, Miren Osaren artikuluan hasiera hasieratik garbi azaltzen den bezala, “Agerikoa dena ofizialki iragartzeko ordua da”, esaldiak adierazpenaren edukia bera gainditzen du. Zera da AEBtako presidenteak esandakoa? Probokazio hutsa? Zonaldeko azkenengo gertakarien aurreko erreakzioa? Hamarkadetan zehar errotuz joan den joeraren azkenengo mugarria?
Palestinaren bihotza iturria: https://commons.wikimedia.org
Probokazioetan aditua den Mr. Trumpen helburua hautsak harrotzea balitz… well done, Mr. Danger. Horrek bakarrik, dagoeneko ikusgai ditugun ondorioak ekarriko lituzke, baina, tamalez, honen atzean dagoena, aurrekaria eta izateko arrazoia, zirikatzeaz askoz haratago doa, alegia, estrategia osatzen du azken adierazpen honek, Ekialde Hurbilaren lurraldea AEBren interesera moldatu nahi duen proiektuaren estrategia.
Aspalditik datorkio AEBei Israelen sostengu politikoaren izaera. Salbuespenak salbuespen, John Adams AEBko bigarren presidentetik hasita aurki daitezke Israelen aldeko adierazpenak1. Baina ez da asmoa Estatu Batuetan bezala karismaren protagonismoa imitatuz presidente bakoitzak esan dituztenen zerrenda egitea, askoz esanguratsuak izan diren elementu estrukturalak argitara ekartzeak emango dizkigu errealitate hau ulertzeko gakoak.
Has gaitezke AIPAC (AEBetako Israelen aldeko lobbya) bezalako erakundeek baliatzen dituzten ustezko “partekatutako balioei” helduz, besteen artean “demokraziarenganako konpromisoa, legearen agintea, erlijio eta adierazpen askatasuna eta giza eskubideak” bai AEBek zein Israelek babesten dituzten balioak direla esatera ere ausartzen dira2. Artikulu honetan batak zein besteak historian zehar balio hauei eman dien garrantziari buruz sakontzeko espazioa eskaintzea berau gehiegi luzatzea suposatuko luke, baina esan beharrik ez dago bi herri hauen historiaren bilakaeran paralelismo ugari ezar genitzakeela, eta bakezaletasunak ez luke zerrendan lekurik izango. Izan ere, bien sorreran militarizazioa, espantsionismoa, biztanleria indigenarenganako mespretxua eta etengabeko biolentzia izan dira giltzarri, baita era berean planetako beste herrion zorigaitza ere.
Gaur egungo erlazioaren sinbiosi politiko-militarraren adierazgarririk argiena: AEBen zergen bidezko Israelen estruktura militarraren etengabeko sendotze eta finantzazioa. 2017 urte fiskalari dagokionez, Israelek 3,7 mila milioi dolar jaso ditu “aldebiko laguntza militarraren” izendapean. 10,1 milioi dolar, egunero, gastu militarretan xahutzeko, .3
Arlo politikoagoari helduz, Osloko akordioen eta amaigabeko etsipenen atala ireki beharrean gaude. Oraingo honetan, AEBen papera erabat baztertu gabe, Israelengan jarri beharko genuke pisurik handiena, baina baita nazioarteko komunitateari ohorezko aipamena egin ere. Aipatzekoa da Osloko Akordioen bezpera izango zen 1991ko Madrilgo Bake Konferentzian Israelen parte-hartzea ziurtatu ahal izateko, 1975an, NBEko Biltzar Orokorrak (Sobietar Batasunaren eta lerrokatutako gabeko estatuen babesarekin), sionismoa arrazismoarekin parekidetu izanaren ebazpena4. Esan gabe doa, Israelen ordezkariak ebazpenaren baliogabetzea behartu zuen.
Oslok biolentziaz beteriko garai amaigabeen bukaera suposatu behar zuen itxaropena ekarri zuen mundura. Negoziazioen hasierarako nahitaezkoa zen elkarrenganako aldebiko onarpena ezartzearekin batera, bi estatuen konponbidearen bidea erraztu nahi zuen 17 artikuluren bitartez5, hala ere, handik gutxira gatazkaren simetria eza berriz ere agerian geratu zen, besteak beste NBen Segurtasun Kontseiluak 242 ebazpena, alegia, IDF (Israelgo Defentsarako Indarrak) lurralde okupatuetatik atera behar izatearen baldintza ez zuen bete Israelgo gobernuak, eta gaurdaino horrela darrai.
Estatu Batuetako Camp Daviden, gaur egungo Autoritate Palestinarraren buru den Mahmoud Abbasek sinatutako akordioaren eszenaratzean, Bill Clintonen aurrean izan zen esku-ematearen irudi famatu hartako Yithazk Rabin eta Yasser Arafatek burutu zuten hitzarmena. Akordioen testuan ordutik oso korapilatsuak izaten jarraitu duten gaien konponbidea aipatzen zituen:
iturria: https://pixabay.com/
Jo puntuan jarri du Trumpek Jerusalemen inguruko auzia, ez haatik bakegintzaren mesederako, bere adierazpenetan esan bezala. Al Quds-en bisitari bezala egun bakarra emanda ere, oso begi-bistakoa da “segurtasunaren” ardura zeinek kudeatzen duen: polizia uniformeduna nonahi, jagoletza sistemak, hesiak,… baita hiriaren mendebalde eta ekialdeko desberdintasuna. Mendebaldean, israeldarrak, batzuk armak zintzilik daramatzatela, eguneroko bizitza normaltasun osoz bizitzeko aukera eskainiz… arabiarra ez den ororentzako; ekialdean, palestinarren balizko lurraldean, indar armatuen eta poliziaren presentzia agerikoagoa izateaz gain, bestelako komunitatea eraikitzeko aukeren eskasiak beste aldearekiko konparazioak baliogabetzen ditu. 1967tik Israelek Zisjordania, Gaza, Golango Altuak, Sinaiko penintsula eta Ekialdeko Jerusalem okupatu zituenetik, egunerokotasunean pairatu behar izan dute Palestinaren hiriburua, erlijio monoteisten erdigunea. Hain zuzen horregatik, erlijio desberdinentzat daukan garrantzia kontuan hartuta, oreka politikoa mantentzeko, nazioarteko kudeaketa sistema bereziaren agintepean uzteko proposamenari Israelek, berriz ere, muzin egin zion eta bere administrazioa derrigortu zuen. Orduz geroztik, mugarri politiko honek denboraren pisuaz ezarri du nazioartean Jerusalem bai Israel zein Palestinaren hiriburutzat hartzea, praktikan ordea, Israel da hiria eta inguruetan legea egin eta betearazten duena, herrialdearen osoaren lagina balitz bezala, eta judaizazioaren eredua ezarriz. Hortaz, Israel/IDFen zatarkeria batetik, Autoritate Palestinarraren omisioagatik, Jerusalemgo biztanleria palestinarra babesgabetasun osoan bizi izan ditu azken bost hamarkadak.
Abagune honetan, sinbolikoki besterik ez bada ere besterik gertatu ez baina bi estatuen konponbidearen ehorzketa ofiziala eman den honetan, aukera gutxi eta zailen artean hautatu behar du ekinbide APak. 1967tik geroztiko Jerusalemgo okupazioaren zilegitasuna sendotu du Trumpen administrazioak, baita palestinarren eskubideei muzin egiten diela argi eta garbi aditzera eman ere. AEBengandik ez dute laguntzarik jasoko, ezta Europar Batasunarengandik ere. Palestina, de facto, Israelen menpe dago. Azken 70 urteotako istorioa.
Al Aqsako meskita iturria: https://commons.wikimedia.org/
Abbasek, bere partetik, orain bi urte NBEren Biltzar Orokorrean palestinarrak Osloko Akordioen ebazpenetara lotuta ez zeudela adierazi zuen, israeldarrek behin eta berriz errespetatzen ez duten akordiorik ez zutelako bete behar aipatuz6. Oraingoan, AEBen bake prozesuko bitartekari papera bertan behera geratzen dela aditzera eman du7. Orain, aurrekoan bezala, honek guztiak suposatzen duena praktikan jartzea besterik ez du egin behar. Trumpek palestinarrei eman ziezaiekeen gauza bakarra eman berri die: etorkizunaren irudia, argi asko, konplexurik gabe. Honen aurrean ordea, herri palestinarrak badauka alternatibarik, aurreko udan desobedientzia zibilaz ekin zioten marra berdeko alde bietan, hain zuzen, Jerusalemgo Haram al Sharif-en, Al Aqsa meskitara sartzeko Israelek aldebakarreko neurriak inposatu zien, sarbidea eragotzi eta murriztuz. APak ez zen mugimendu honen partaide izan eta erlijio buruak izan ziren herriaren matxinadaren lekukoa hartu zutenak. Beste behin ere palestinarren mobilizazio eta erresistentzia gaitasuna agerian.
Oraingoan ere, azkenengoz 2014ko udan garatutako azken sarraskian (Hegi Babesgarria) bezala, elementu erlijiosoak sekulako garrantzia hartzen ari du. Orduan Hamasek kapitalizatu zuen erresistentzia. Gaur Hamas-Hezbollah-Iran ardatzak inoiz baino interes handia pizten duen momentu honetan, Siriako gertaerak direla medio, protagonismo handiagoa izango duela aurreikus daiteke, Iranetik bertatik jarrera desberdinetako mezuak zabaltzen ari direlarik8. Dena dela, palestinarrak dira beste behin ere guzti honen ondorioak pairatuko dituztenak, lerro hauek idatzi diren momentuan hildako bi eta 700etik gora zauritu eragin dituzte okupazio indarrek9.
1. Bai, Bilboko Foru Aldundiaren eraikinaren parean dagoen John Adams bera. Ferroletik zetorrela Urduñatik Euskal Herrira sartu omen zenak hau zioen 1819ko martxoan Israeli buruz: “… ehun mila israeldar, Judearako bidean, berau menperatu eta zure nazioaren herriaren nagusitasuna berrezarriz […] zinez desio diet judutarrei Judean nazio independientea”
GLATT, Benjamin. 2016ko urriaren 30a. Second US president John Adams’s dream for Israel. The Jerusalem Post
2. https://www.aipac.org/learn/us-and-israel/shared-values
3. AEBetako Kongresuko Ikerketa Zerbitzuko txostenaren araberako datuak. Honen eta askoz datu gehiagoren berri izateko:
http://ifamericaknew.org/stat/usaid.html
U.S Foreign Aid to Israel (PDF)
4. NBEko Biltzar Orokorrak 30. saioan adostutako ebazpenak
3379 ebazpena
5. 1993ko Osloko Akordioak (PDF)
6. Adierazpenaren bideoa https://www.nytimes.com/2015/10/01/world/middleeast/mahmoud-abbas-palestinian-authority-un-speech.html
7. http://www.jpost.com/Breaking-News/Abbas-US-withdrew-its-role-as-mediator-in-peace-process-517226
8. “Khamenei Ayatollah-k bake zubiak eraikitzeko mezua luzatzen dio mendebaldeko gazteriari”
IRGCko komandanteak israeldarren hilerritzat jotzen du Jerusalem
9. Gaza eta Zisjordaniako beste herrietan bezala, Belenen ere, zoriontsuak baino, arduratzeko modukoak izango dira aurtengo Gabonak: https://electronicintifada.net/blogs/maureen-clare-murphy/palestinians-killed-world-protests-over-jerusalem
Garaipena, sufrimenduaren isla
2017-05-27 // Ekialde Hurbila, nazioartea, Palestina // Iruzkinik ez
Garaipenarekin amaitu dute preso politiko palestinarrek gose greba, 40 egunen ostean, eta sufrimendu handia dela medio. Garaipenik ez, borrokarik gabe. Hainbat mailatan egia den esaldia.
Zisjordaniako Jenin hirian Vaimoana Niumeitolu artistak gose grebalarien omenez marraztutako murala (http://www.thefreedomtheatre.org/).
Negoziazioan hogei ordu eman ostean, gose greba behin-behinean etetea erabaki dute grebalariek, Israelgo kartzela erakundeak adostutakoa bete bitartean. Greba honako eskari nagusiak lortzeko helburuarekin hasi zuten:
– Familien bisitak baimentzea
– Goi mailako hezkuntza eskubidea bermatzea
– Osasun arreta eta zerbitzu egokiak
– Inkomunikazioaren politikari amaiera ematea
– Atxiloketa administratiboa (kargurik eta epaiketarik gabeko espetxeratzea) legez kanpo uztea
Palestinako gatazkan paper oso garrantzitsuak bete dituzten presoek ere parte hartu dute parte greban, besteak beste PFLPko idazkari nagusiak, Ahmad Sa´adat-ek, eta Marwan Barghouthi-k. Azken hau, grebaren abiarazlea izateaz gain, azkenengo hamabost urtetan Israelen beldurren zerrendan lehenengo postuak bete dituen Fatah-ko buruzagia.
1.300 preso baino gehiagok hartu du parte greban, 40 egun hauetan, borondatezko barauaz aparte, IPS-ren (Israelgo Kartzela Zerbitzua) gehiegikeriak ere pairatu behar izan dituzte. Grebaren hasierako egunetan Ichud Leumi (Batasun Nazionala), Israelgo eskuineko mugimenduko kideek, Zisjordanian kokatutako Ofer espetxe alboan barbakoa egin izanak ere argi uzten du zein den hango gizartearen sektore baten sentimendua palestinarren eskubideekiko. Baina are ankerragoa da sistematikoki IPS-k presoei aplikatzen dizkien neurriak, egunerokotasunean, eta bereziki gose grebetan: Egunean hainbat alditan miaketak, zutik egon ezean jipoiekin osatuta; indarrez elikatzeko mehatxuak; osasun egoeraren larritasuna eta ahuldadearen eraginez oka egiterakoan odola isuri izanari ez ikusia eginez piper espraia erabiltzea; ura eman ordez, presoen aurpegietara botatzea; greban zehar urarekin batera bizigai bakarra izan duten gatza konfiskatzea… Hamazortzi preskok ospitaletik bizi behar izan dute grebaren bukaera.
Oraindik ere badira borrokarako mila arrazoi, besteak beste, 6.300 preso politiko palestinarrak (Addameer preso palestinarren elkartearen datua), gehienak nazioarteko legedia urratuz Israelek kontrolatutako lurraldeko hainbat presondegitan espetxeratuta daudenak. Erresistentziaren azkenengo mugarri honetan beste behin argi geratu da bai Israelgo gobernuaren gizatasun falta, zein palestinarren erresistentziarako gaitasun eta indarra ere. Nazio elkartasuna sendotu dute miseriaz beteriko 40 egunen ostean, ez bakarrik Palestina bertako eragile politikoen arteko gertutasuna sustatuz, baizik eta nazioarte mailan ere, desberdintasunak desberdintasun; Ramadango hilabetearen lehenengo egun honekin batera, etorriko al dira iraultza berri baterako itxaropen haziak?