Karlos Zurutuza Afganistandik
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- KZ(e)k Mateo bidalketan
- maite(e)k Mateo bidalketan
- Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
Balutxeekin topo
Atalak: Egunerokoa
Balutxe koadrila bat duzue honako hau. Afganistango balutxeak dira, hain juxtu, ni Nimroz eskualderaino etorri izanaren arrazoi nagusia.
Balutxeak Nimrozen
Herrialdeko populazioaren oso ehuneko txiki bat osatu arren, Nimrozen, gehienak balutxeak dira, bai eta bertako gobernadorea ere. Iran, Pakistan eta Afganistango mugek banatutako herriaz ari gara. Izan ere, balutxe abertzaleek “Ipar Balutxistan” deitu ohi diote eskualde honi.
Ez dago zehatz-mehatz jakiterik zenbat balutxe diren munduan baina 15-20 milioien arteko kopuruez ari gara. Horietatik gehienak Pakistango hegoaldean bizi dira, eta 1,5 milioi Afganistanen.
Balutxeak nomadak dira jatorriz, suni musulmanak, bai eta kurduen gertuko ahaideak. Nik behin baino gehiagoetan ikusi ditut hizketan elkarren artean; bakoitza bere hizkuntzan, baina elkar ulertzeko arazorik gabe.
Tamalez, herri ezezagun eta gutxitu hauek nekez merezi dute lerro xume bat ere ohiko kazeta medioetan. Honela, balutxeei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, Argia bezelakoetara jo beharko duzue.
[Informazio gehiago]
Nortzuk dira balutxeak artikulu laburra irakurri.
Balutxeak, basamortuko gerlariak diaporama ikusi.
“Balutxe askok lauzpabost hizkuntza menderatzen ditu”. Hamid Ali Baloc unibertsitateko irakaslearekin egindako elkarrizketa irakurri.