Karlos Zurutuza Afganistandik
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- KZ(e)k Mateo bidalketan
- maite(e)k Mateo bidalketan
- Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
Tximeletak
Atalak: Egunerokoa
Kabulgo OMAR lehergailuen museoan Ahmadin museoko arduradunarekin elkarrizketa.
Tximeletak
Zer dira hauek?
PFM-1 infanteriaren kontrako lehergailuak dira. “Tximeletak” ere deitzen diegu. Errusiarrek egiten dituzte.
Lur azpian “landatzen” al dira hauek ere?
Ez, gerra garaian errusiarrek hegazkinetatik botatzen zituzten. Asko daude oraindik Afganistan osoan zehar. Ba al dakizu zergatik diren kolore ezberdinekoak?
Zuk esan
Urtaroen arabera aldatzen dira: zuria neguan, berdea udaberrian eta marroia udan eta udazkenean.
Bale
Arazoa zera da, umeek hartu egiten dituztela, jostailuak direlakoan. Halakoetan, hatzamarrak galdu eta itsu gelditzen dira.