IED
Honako hau duzue, hain juxtu, NATOko etsaiarik handiena Afganistanen: lehergailuz betetako lapiko bat, eskuzko argi-sorgailu batek aktibatuta.
IED, “Improvised Explosive Device“, angloen jerga militarrean. Euskarazko itzulpen literala zera litzateke, “Inprobisatutako gailu lehergarria”; funtsean, buruhauste handirik gabe egindako bonba.
Ezin al die munduko teknologia militarrik onenak “bat-bateko” lehergailu hauei aurre egin?
Bada, Washingtonen arabera, Iraken hildako amerikar soldaduen %60a honelako artifaktuei leporatzen zaie. Afganistanen, aldiz, %70ko kopuruaz ari gara jada. Iturri berak dio IED erasoak laurehun aldiz biderkatu direla 2007tik Afganistanen.
Hauxe dugu, agian, gerra honen paradoxarik handiena. Lapiko batek AEBen sortutako ibilgailu blindatu bat geldiarazi dezake; turbantez eta sandaliez jantzitako gerlariek, Robocop erako soldaduak.
Non dago gerra honen gakoa? Nork irabaziko du? Noiz?
Eta, batez ere, nola?
Turbantez eta sandaliez jantzitako gerlariak bai baina egundoko logistika , transmisioak, hospitalak,transportea, dirua, retaguardia eta kanpoko zenbait erakunderen languntza omen daukate … Ez dira peio batzuk…Eta benetako gerla batean daude. Noiz arte? Esaiguzu zeorrek nondik datorren diru guztia hori dena finanziatzeko.Sosak bukatzen direnean, dena bukatuko da. Irabazleak? Ez dakit baino oraingoz galtzaile dexente agertu dira zure kroniketan. Ingurukoak irabazle, zihur, bertakoak ez.The Great Game, Joku Handia erreplikatzen ari da, XIX. mendean Iranen, oraingo honetan afghanistanen.
Argazkiarena?, beno, Molotov koKtela antzekoa izan zen tankearen kontra eta hau baina simpleagoa zen.
Bitxiena izena eta bere azalpena da. Egia esan zurea gustokoagoa daukat ; Buruahuste handirik gabe egindako bonba.
Beno Karlos Ondo ibili!!
Aurrekoan gaizki esan dut; Joku Handia Afghanistanen izan zen XIX eta XIX mendeetan Britain Handia eta Errusiaren artean. Orain jolalari berriak ditugu, hau esanda, zer pentsatzen du jende normalak Pakistani buruz?, pastunak ez direnak? Gobernuan daudenak? Atzo Pakistanek mugak itzi zizkon Otanen konboiei. Hauek ere pozik egongo dira ezta? Norbaitek kontrolatzen al du Pakistaniar gobernuaren zerbitzu sekretuak ?
Beharbada galdera asko dira baina turbantez eta sandaliez……… agur karlos eta zaidu
aupa Zuru, egunak hirerik irakurri gabe, bestela ere nahiko lan parajeotan… baina hirea irakurrita, akordatzen nauk IEDri “bide-bazterreko bonba” deitzen niela, oker ez banago konboiak pasatzean leherrarazten dituztelako. Bazakiat ez dela IEDren itzulpena, baina tira, hainbestean… bestelakoan, “Inprobisatutako lehergailua”, izan zitekek, baina ez zakiat horrekin ulertzen ote den zer den IED. Weno, harira: noiz hator??