Kaiolak
Zalantzarik gabe, tximinoak ziren bertako izarrak. Ez zeukaten euren trebezia erakusteko aukerarik, ez baitzegoen inguruan ez zuhaitzik, ezta bertatik zintzilikatzeko beste euskarririk ere. Nolanahi ere, animaliok ur zikinetan bainua hartzen ikustea nahikoa espektakulua zuten bisitariek.
“Ez nuke tximinoa izan nahi Kabulen”, pentsatu dut. Baina, hein batean, banaiz. Errusiar panpinen erako jokua da hau; kaiola barruko kaiola, alegia.
Herrialde honetan zehar mugitu aurretik, konfidantzazko norbaitek eman behar dizu errepideei buruzko azken ordua. Hiri eta herri seguruak egon badaude Afganistanen, kontua da nola joan horietara. Hots, atzora arte, Mazar-e Sharifera karreteraz joan ziteken Kabuldik. Bai, Afganistanen bizi diren uzbekiarren hiriburuko meskita ikusgarria da, baina bidaiak berak ere merezi du.
Irango mugan, Herat nahiko toki lasaia da baina hegazkinez joan beharra dago, errepidea oso arriskutsua baita.
Panjshir bailarakoa egunpasako eskurtsio polita da hemendik. Hori bai, ezta bururatu ere alboan dagoen Kunduzera gerturatzea!
Pakistango mugan egon arren, Jalalabaden ez da erasorik egon aspaldi eta harainoko errepidea “garbi” egon da duela gutxira arte. Gaur abiatzekotan, jakin ezazu “zerbait” gerta litekeen.
Bamiyanera joateko bi errepide mota daude: iparraldekoa (ona) eta hegoaldekoa (txarra). Azken egunotako albisteen arabera, lehenengoa “erdipurdikoa” bilakatu da jada.
Funtsean, turismoa egin nahi izatekotan, ibilbide murritza bezain korapilatsuari eutsi behar zaio.
Eta Kandahar? Helmand? Nimroz? Ezin al daiteke bisitatu herrialdeko hegoaldea?
Bi aukera:
1- Ejerzitoan (USA, Kanada, Kroazia, Errumania, Arabiar Emiratoak, Espainia…) “enpotratu”. Txalekoa nahiz kaskoa norberak eraman behar ditu. Bestela, dohako zerbitzua da kazetariontzat.
2- Hartu hegaldi bat eta izan aireportuan itxarongo zaituen konfiantzazko norbait. Bertakoak bezala jantzi eta ez atera, inondik ere, hirigunetik. Baliteke ISAFek Kandahar edo Lashkar Gahren erdiguneak mendean izatea baina, handik atera bezain pronto, talibanen chekpoint bat gurutzatu beharko duzu.
Kaiola barruko kaiolak. Kaiola zentrokideak. Tximinoei begira bertakoak, eta afganiarrei besteak.
Oraingo honetan ia hitzik gabe utzi nauzu.Jende arruntarentzat kaiola ala betiko kartzela ote den galdetuko nuke nik eta ea nortzuk diren kapoak….Nork agintzen du afghanistanen gauez?.
Hala ere jendeak ilusioak dauka ikasteko, negozioak muntatzeko… Beste aldetik, Karimek ezin du bere besoa operatu…. Zer osasun zerbitzu dago hor baldin badago? Noren eskuetan dago? Amerikarren eta NATOren dirurik hor ikusten al da ala bakarrik armeetan?. Nonbait ikusten al da herria-eraikitzeko (nation-building) fundamentuzko projekturik ala kontu hutsa da?
Beno Karlos Kontuz ibili!!
Osasun zerbitzuak oso pattalak dira hemen. Dirua daukana frantziar ospitalera (edo tankera bereko batera) joaten da.
Eskualde gehienak atzerriko indarrek ezarritako PRT (Provincial Reconstruction Project) daukat. Hori ba, tokian tokiko azterketa behar du horrek. Kunduzen dauden alemanek, adibidez, apenas ari dira ezer egiten (zubiak, errepideak), talibanek dena suntsitzen baitute gero.