IED
Honako hau duzue, hain juxtu, NATOko etsaiarik handiena Afganistanen: lehergailuz betetako lapiko bat, eskuzko argi-sorgailu batek aktibatuta. IED, “Improvised Explosive Device“, angloen jerga militarrean. Euskarazko itzulpen literala zera litzateke, “Inprobisatutako gailu lehergarria”; funtsean, buruhauste handirik gabe egindako bonba. Ezin al die munduko teknologia militarrik onenak “bat-bateko” lehergailu hauei aurre egin? Bada, Washingtonen arabera,...
Read MoreKaiolak
Afganistanen zehar mugitu ahal izateko kontaktu ugari eta pazientzia dosi handiak behar dira. Hainbat egun daramaratzat jada zorioneko dei baten zain… Besterik ezean, Kabulgo zoologikoan bukatu dut gaur goizean. Zalantzarik gabe, tximinoak ziren bertako izarrak. Ez zeukaten euren trebezia erakusteko aukerarik, ez baitzegoen inguruan ez zuhaitzik, ezta bertatik zintzilikatzeko beste euskarririk ere. Nolanahi ere, animaliok ur zikinetan bainua hartzen ikustea nahikoa espektakulua zuten...
Read MoreKarim
Karim dut izena eta 24 urte ditut. Nire aita duela bi urte hil zen. Egia esan, esperokoa zen, 104 urte zituen jada. Zazpi anai-arreba gara, hiru mutil eta lau neska. Etxeko txikiena ni naiz; zaharrena, Kanadan bizi den anaia. 64 urte bete ditu aurten. Denok Kunduzen jaio ginen, Afganistango iparraldean, baina gure gurasoak Buharatik (Uzbekistan) iritsi ziren. Afganistango uzbekiarrak gara, beraz. Duela bi urtera arte, Kunduz Afganistango tokirik baketsuenetakoa zen. Egun, talibanen presentzia...
Read MoreGiza zabortegian
Aspalditik bisitatu nahi nuen Darul Aman jauregia baina ezin egokitu gaur goizera arte. Amanullah erregeak eraikiarazi omen zuen 20. hamarkadan eta afganiar neoklasizismoren eredu bakarra izan zen urte dezentez. 1979an bere itxuraldaketari eutsi zioten ingurukoek: errusiarrek lehendabizi, mujahidinek gero; pastundarrek, uzbekiarrek, tajikoek, talibanek… denek utzi zuten euren bisitaren oroigarri krudela bertan. Hondakin hutsa denez, ez nuen espero inor topatzea bertan. Ustekabe itzela izan...
Read MoreHogeita gutxi Afganistanen
Nongoak zarete? Wardakh eskualdekoak, Kabuldik oso gertukoak. Pastundarrak gara. Gerra al dago han? Bai, jakina. Han beti egon da. Zer da “beti”? 21 eta 22 urte ditugu. Jaio ginenean, errusiarrak zeuden hemen. Gero gerra zibila etorri zen, talibanak… eta gaur arte. Hori da “beti” guretzat. Talibanik ezagutzen al duzue? Jakina, gure familietan badaude batzuk. Wardakh-en normala da hori. Ez duzue presiorik jasaten beraiekin bat egiteko? Nahi izanez gero, norberak badaki nora...
Read MorePolitika gora, politika behera
Bozkatu zenuen joan zen larunbatean? Bai, ikastetxe berezi bat ireki zuten guretzat. Galde badaiteke, nori eman zenion bozka? Wardakh-eko pastundar bati. Bere gurasoak ere kuchi nomadak ziren, gu bezala. Zurea al da gamelu hori? Baita beste hiru horiek ere. Artaldea eta zakurrak ere nireak dira. Nongoak zarete? Urtaroekin batera mugitzen gara. Negua han behean pasatzen dugu eta uda hemen goian, Panjshir bailara honetan. Baina uda bukatu da jada… Hemendik gutxira beheralderantz mugituko...
Read MoreAhmed
“Ahmed dut izena. 19 urte ditut eta hazara etniakoa naiz. Kabulen urte dexente eman ditut baina Bamiyan da nire jatorriko herria. 10 urte nituen talibanek gure buda erraldoiak txikitu zituztenean. Tankeak erabili zituzten horretarako. Dena den, okerrena guk pasa genuen. Xiitak gara (suniak talibanak) eta gure ekialdeko aupegierak berehala bereizten gaitu pastundar edo tajikoen artean. Ez zaigu ia bizarrik ateratzen eta gure begiak… Funtsean, ez dugu ezkutatzeko modurik. Buden suntsipena...
Read MoreKalean gaur entzundakoa
Eta zuk, zer diozu? “Amerikarrek Osama benetan harrapatu nahiko balute, egun bakar bat besterik ez lukete beharko. Omar mula? Ordubetean baino ez. Joku zikina besterik ez da hau! Funtsean, Amerikak ez du nahi Afganistan egonkor bat. Washingtonen benetako plana zera da; herrialde hau lehertarazi Asia erdian, horixe besterik ez. Zerrenda itzazu gure mugetan dauden herrialdeak: Iran, Turkmenistan, Uzbekistan, Tajikistan, Pakistan eta Txina. Entzun al zenituen albisteak herenegun?...
Read MoreFikria
Fikria dut izena eta Kabulgoa naiz. Duela bi urtera arte, txikleak saltzen nituen kalean. Gehienetan, karretera erdian jarri eta auto gidariengana joaten nintzen; lehioa jo eta dirua eskatu. Ez nintzen eskolara joaten nire gurasoek dirua behar zutelako. Bi anaia eta ahizpa bat dauzkat. Zaharrena ni naiz. Eskola honetako zuzendariak kalean ezagutu nuen. Bi urte eman ditut jada hemen. Irakurtzen ikasi dut bai eta instrumentuak jotzen. Joan den astean, txelo hau utzi zidaten. Garestia omen da...
Read MoreDejá vu amaigabea
Bederatzi urte beteko dira aurten Afganistango 2001ean inbaditu zutenetik. Oker ez banago, estatubatuarren gerrarik luzeena da dagoeneko. Erasoari eutsi baino lehen, Washingtonek, besteak beste, Moskuri eskatu zion aholkua; “ezinezkoa” zela abisatu zion orduan Kremlinek. Errusia eta mujahidinen arteko hamar urteko gerrak, bi milioi afganiar hildako (gehienak zibilak) eta sei milioi errefuxiatu sorrarazi zituen. Edonola ere, errusiarrek 1989an ospa egin zuten herrialdetik....
Read More
Iruzkin berriak