Gaiztotuz doan gerraren erraietatik (mapa)

Besteaz etxetik, amaiera

Atzo gauean iritsi nintzen Euskal Herrira, beraz, bloga “ixteko” eguna dugu gaur. Egia esan, erantzukizun handiegia gertatzen zait honako post hau, “Karlos Zurutuza Afganistandik” izeneko honek pertsona bakarra baino dezente gehiago inplikatu baitu: zuek irakurleok eta proiektu honen bideratzaile den Argia; sei asteotan azaldutako istorioen jabeak eta, jakina, ni neu. Esan bezela, erantzukizun potoloegia gaurkoa, bai horixe!

Nimrozeko lagun taldea

Nimrozeko lagun taldea

Atzo Kabulen gosaldu eta Donostian afaldu nuen; egunbeteko bidaia izan zen bueltakoa. Ez, ezin esan Afganistan urruti dagoenik; ez, behintzat, geografikoki. Orain etxean nago, ordenagailu aurrean, blog hau nola itxi asmatu nahian…egokitzeko, “lurreratzeko” denborarik izan gabe! Gehiago irakurri…

Gozoa eta garratza

Kanaberazko zukua salgai

Kanaberazko zukua salgai

Zenbat ale erabili dituzu honako zuku hau egiteko?

(Abdul Rahman) Nahikoa da bi alerekin. Trituratzailean sartu alde batetik eta zukua ateratzen da bestetik, erraz.

Egia esan, ezin freskoagoa izan…

Bai, gozoa izateaz gain komunera joateko ere oso ona da.

Errepide alboan zarete beti?

Bai, toki honetantxe, hain juxtu. Jendea autoetatik eta espaloitik gerturatzen da honela. Gehiago irakurri…

Emakume tortxen hiria

Ia sei aste igaro dira Afganistanera iritsi nintzenetik baina gaur ikusi ditut semarofoak lehendabiziko aldiz, Herat hirian. Edonola, ez dira trafiko bideratzaileok bertako gauzarik deigarriena.

Herateko ostiraleko meskita

Herateko Ostiraleko meskita

Irango mugatik kilometro eskasera dago Herat eta, diotenez, herrialdeko hiririk “moderno”ena da. Mendebaldeko hiri honetan aspaldi ez da erasorik izan, ezta bahiketarik ere. Eguzkia eta trafiko eroa baretu ostean, lasai paseiatu daiteke bertako kaleetatik. Nik halaxe egin nuen atzo gauean.

Egunez, ordea, atentzioa deitu didate biziki hiribide nagusiko zuhaitzen ilarek eta, batez ere, Ostiraleko meskitak. Duela 800 urte eraikitako tenplua Afganistango islamiar eraikuntzarik ikusgarriena dela diote. Gehiago irakurri…

Balutxeekin topo

Balutxe koadrila bat duzue honako hau. Afganistango balutxeak dira, hain juxtu, ni Nimroz eskualderaino etorri izanaren arrazoi nagusia.

Balutxeak Nimrozen

Balutxeak Nimrozen

Herrialdeko populazioaren oso ehuneko txiki bat osatu arren, Nimrozen, gehienak balutxeak dira, bai eta bertako gobernadorea ere. Iran, Pakistan eta Afganistango mugek banatutako herriaz ari gara. Izan ere, balutxe abertzaleek “Ipar Balutxistan” deitu ohi diote eskualde honi. Gehiago irakurri…

Zorte hutsa!

Afganistan-Iran muga

Afganistan-Iran muga

Onartu behar dut mugak zeharkatzea oso gogoko izan ditudala betidanik. Biziki atsegin ditut bi herrialdeen arteko lur eremuak; zubi bat, tunela edo, besterik gabe, inorenak ez diren ehun bat metro horiek.

Gaur goizean Afganistan eta Iranen arteko mugaraino gerturatu naiz. Ez daukat iraniar bisarik nire pasaportean baina, izatekotan, gustora asko zeharkatu nukeen oinez bi herrialdeon arteko zubia. Iranen egon nintzen lehenengo aldian Ipar Kurdistandik (Turkia ekialdetik) sartu nintzen. Jomeini eta Atatürken erretratu erraldoi bana zeuden mugaren alde bietan; elkarri begira inoren lurraren zehar, nor baino nor. Gehiago irakurri…

Gazteak ametsetan

Zaranjen nago, Nimroz eskualdeko hiriburuan. Irango mugatik oso gertu. Bi hegazkin hartu behar izan ditut honaino iristeko. Hauxe da, hain juxtu, Kabuldik urrutien dagoen hiri afganiarra.

Zaranjen motozale

Zaranjen motozale

Diotenez, merkantzien mugimendu handia dago beti mugako eskualde honetan: heroina harantz, Iran eta Europarantz; eta armak nahiz lehergailuak honantz, talibanentzat. Gehiago irakurri…

Ez eman buelta gehiegirik

Hegoalderantz jo dut berriz, Nimroz eskualderantz, hain zuzen. Aurrekoan bezala, hegazkina hartu dut. Tamalez, ez dago beste modurik Afganistango hainbat zonalde bisitzatzeko. Gauza jakina da hegoaldeko errepide gehienak talibanen esku daudela.

Antonov An 26

Antonov An 26

Argazkian duzuen hegazkina Antonov zahar horietako bat da. Traste hauek guztiek beren historia bistan dute beti, eta harro gainera. Honek higitaia eta mailua zeuzkan barruan, atzeko portoia irekitzeko kontrol koadroan. Gehiago irakurri…

“Zuek erlojuak, guk denbora”

Herrialde honetan edonon nagoela ere, mota honetako oroigarriekin egiten dut topo beti. Lashkar Gahn atera dut honako erretratu hau. Amerikarrak ez, errusiarrak, sobietarrak dituzue herdoilak jandako traste hauek.

Gerra hondakinak Lashkar Gah hirian

Gerra hondakinak Lashkar Gah hirian

Astunegiak dira bistatik baztertu ahal izateko eta, nahigabe, Afganistango paisaiaren zati bilakatu dira jada. Helmanden dauden amerikar, britainiar, estoniar eta georgiar soldaduek ere egunero ikusten dituzte euren patruiletan. Gehiago irakurri…

Kaiolak (eta bi)

“Hilabeteko soldata Kabulerako hegaldi batean joan zait. Askotan pentsatzen dut talibanak eta hegaldi konpainiak eskutik doazela”, esan zidan Lashkar Gahra iristean nire alboko bidaideak.

Garraio publikoa Lashkar Gahn

Garraio publikoa Lashkar Gahn

Rashid izena zuen. Duela urtebete baino ez, Rashidek 400 afgani (7 euro) ordaintzen zituen herrialdeko hiriburura autobusez joateko. Baina Kandahar ere zeharkatzen duen errepidea, talibanen kontrolpera igaro zen gero. Honela, lurreko desplazamentuak oso arriskutsuak bilakatu ziren. Hegaldia da, beraz, aukera bakarra gaur. Gehiago irakurri…

Herri txikia…

Afganistango luzeena omen da Helmand ibaia. Hindu Kusheko mendi garaietan jaio eta Iranen hil bitartean, 1.150 km-ko bidaia egiten du. Bide erdian, Lashkar Gah hiria dago.

Helmand ibaia Lashkar Gah igarotzen

Helmand ibaia Lashkar Gah igarotzen

Munduan kontsumitzen den heroina gehiena ur hauek asetutako amapoletatik ateratzen da. Hala diote. Gehiago irakurri…