Sailkatu gabea

BTX eta gero…

Uztailak 14, Berri Txarrak Kobetamendin. / Argazkia: Aritz Loiola - Foku

Lau egun pasa dira dagoeneko Berri Txarrakek Kobetamendin kontzertu izugarria eskaini zuenetik. 4 egun Euskal Herriko kolore eta gustu guztietako komunikabideek titular nagusiak eskaini zizkietenetik. 4 egun igaro dira  euskal rock taldeak Bilbon 20.000 pertsona saltoka jarri zituenetik, duela 25 urte sortzen hasi ziren abestien doinupean. 4 egun hamar lagun baino gehiagorekin elkartu zirenetik Ikusi arte Tour honetako kontzertu handienetako bat sortzeko. 4 egun Bilbon Kanarietako, Galiziako, Kataluniako eta beste puntu askotako jarraitzaileak bildu zituztenetik. 4 egun jarraitzaileek argazkiak sareetan zabaltzen hasi zirenetik, Twitter bidez babesa ematen, Instagramen bideoak konpartitzen, argazkiak igotzen…

Jarraitzaileok segundu bat bera ere galdu gabe igo genuen sarera gau hartan bertan sentitu genuen eta ikusi eta entzun genuen guztia, XXI. mendeko publiko fidela garela argi utzita. Berri Txarraken sare sozialetako profiletan sartuz gero, ordea… ixiltasuna. Uztailaren 14eko kontzertua hasi eta geroztik ezer ere ez taldearen kontu ofizialetan. Gaur arte. “No era un apagón digital, era un bloqueo emocional“, adierazi dute 4 egun horien ondoren argazki eta artikuluak konpartitzen hasi baino lehen. Eta esaldi ximple horrek ere oiloipurdia eragin dit, gau hartan beste zenbaitetan gertatu zitzaigun moduan.

Ez dakigu zer gertatuko den, “geldialdi mugagabe” hori zenbateraino luzatuko den, urte batzuren buruan bueltatuko ote diren, berriro ere 20.000 pertsona bilduko oten dituzten aldi berean “ohiu egin nahi dut, arima urratu arte”,  edo “kantatu besterik ez nuen egin nahi” garraxika. Baina lortu egin dute, “kantatu besterik ez” zuten egin nahi eta  gaur arte inorrek lortu ez duena lortu du hirukoteak.

Uztailaren 14a musikaz disfrutatzeko eguna izan zen taldearentzat, baita aldarrikapenak egiteko eguna ere. Altsasuko gazteak gogora ekarri zituzten beste hainbatetan egin duten bezala. G7ak Biarritzen egingo duen bileraren aurkako mezuak ere ikustarazi zituzten. Eta nola ez, kulturaren aldeko aldarrikapenak bota zituzten. Halaxe animatzen gintuen Urbizuk gau hartan gaur egungo gazteoi (oraindik burutik kendu ezin ditudan esaldiekin), gitarra hartzeko, hartu nahi dugunean; liburu bat idazteko, hori bada gure ametsa. Eta euskal kulturak eta euskal taldeek sortzen dutena ez dadila eten eskatzen zuen, Beudek dioen bezala, “ez dadila haria eten”.

Beraz, hau bada uzten diguzuen ondarea, hau bada josten jarraitzeko izango dugun haria, zuekin gaude: ez dadila haria eten.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.