Gizartea, nazioartea

Mitoak apurtzen (I)

fotografo-de-bodas-zaragoza, fotografo-de-bodas-zaragoza, fotografo-boda-zaragoza, fotografo-en-zaragoza, fotografo-zaragoza, fotografo-bodas, fotografo, fotografia-de-bodas, fotografo-de-prensa, fotografia-en-zaragoza, fotografo-zaragoza, classphoto, fotografo-de-bodas-huesca, fotografia-bodas-españa,

Badaude irudiak, batez ere gerra eta sarraskien ondorioz sortzen direnak, munduko lau bazterretaraino iristen direnak. Askotan umeak izaten dira protagonistak, 1993. urtean Kevin Carter fotokazetari estatubatuarrak ateratako argazki famatu honekin gertatu zen moduan. Umea eta putrea. Umea hilzorian egon bitartean, putreak goseak jota bere txandaren zain atzean duela.

Carter The New York Times egunkariarentzat lan egiten zuen, eta garai hartan Afrikara bidaiatu zuen, Sudanera konkretuki, bertan sufritzen zen gosetea eta gerra salatzeko intentzioarekin. Momentu hartan imaginatzen ez zuena zera izan zen: hurrengo asteetan lortuko zuen irudiak famatu egingo zuela eta aldi berean milaka pertsona bere aurka agertuko zirela, umea ez laguntzeagatik.

Irudi honen inguruan egon den istorioa beti izan da bera: umea hilzorian, goseak jota. Argazkilaria sentsibilitate apur bat bera ere ez zuela izan, eta putrea goseak jota hilzorian zegoen umearengana gerturatu zela hau jateko intentzioarekin. Bitartean, Carter, bi aldiz pentsatu gabe, umea lagundu ordez bere bizitzako argazkiaren bila joan zela.

Irudi honi esker Kevin Carterrek 1994an Pulitzer saria irabazi zuen, baina aste batzuk geroago bere buruaz beste egin zuen. Beste faktore batzuen artean, argazkilariaren ingurukoek adierazi zuten argazki hark presio sozial izugarria sortu zuela bere bizitzan eta horregatik eta beste zenbait arrazoiengatik (bere kidea zen Ken Ooestbroek hil zuten tiroketa batean urte hartan), bere buruaz beste egin zuen 33 urte zituela.

Argazki horren inguruan sortutako mito eta errealitateak hauek izan ziren:

  • Umea (Kong Nyong) ez zegoen hilda, ezta hiltzeko zorian: desnutrizio maila altua zuen baina laguntza jasotzen ari zen Gobernu Kanpoko Erakundeen eskutik.
  • Esku-muturrean zeraman zinta txuria Nazio Batuen Erakundeak ezarritakoa zen, jasotzen zuen laguntza eta pairatzen zuen desnutrizio maila zehazten zuena, alegia.
  • Kongen gorputzaren jarrera gaixotasunak eragindako beherakoak eragindakoa zen, tripako minarengatik.
  • Putrea ez zegoen umea jateko zain, ingurua kuxkuxeatzen baizik (irudiaren momentuan ondoan eta begira zegoen, baina segundu batzuetan bakarrik).
  • Kong ez zegoen bakarrik, hortxe bertan kanpamendu bat zegoen.
  • Carterren suizidioaren inguruko zenbait mito ere zabaldu ziren, autoan egin zuela bere buruaz beste etengabe jainkoa eta ume hura aipatzen zituen eskutitz bat utzita. Benetako eskutitzak zera esaten zuen: “Nire bizitzan sufrimenduak poztasuna estaltzea lortu du. Hildakoen, amorruaren eta gorrotoaren oroitzapenek jarraitzen naute. Nire laguna zen Ken-en heriotzak jarraitzen nau.”
  • Kong ez zen hil, ez behintzat momentu horretan ezta gaixotasun horren eraginez. 2007an hil zen sukar gogorrak jota.

Kevin Carterren gertukoek ziotenaren arabera, oso inpaktatuta geratu zen argazkilaria bidaia honen ondoren, bertan ume gosetuak irudikatzen denbora asko pasa zuen. Drogak kontsumitzen zituen, nortasun desordenatua zuen eta familia arazoak ere. Ez dago justifikaziorik, ezta ere iritzi bakar posiblerik hau guztiaren inguruan. Bakoitzak iritzi bat edo beste izan dezake, baina behintzat, ez dago bat ere gaizki istorio honen eta beste askoren inguruan zenbait mito apurtzea.

Imagen relacionada

Argazkia: Kevin Carter

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.