Azken egunetan kaleetan hainbat mobilizazio ikusi ahal izan ditugu, mota guztietakoak. Batzuk, ospakizunak besterik ez, munduko futbol txapelketaren harira; beste batzuk, protestak; eta beste batzuk… zaila da definitzen gaur Sare Sozialetan eta zenbait medioetan ikusi ahal izan duguna: hain zuzen ere zenbait manifestariek “Heroritakoen haranean” edo denok hobe ulertuko dugun moduan “El valle de los caídos” monumentuan utzitako irudiak.

Posible al litzateke honelako irudiak ikustea Alemanian? Hitlerri omenaldi bat egin eta ondorio kaltegarririk izan gabe? Inolako isun, zigor edo kexa formalik izan gabe? Ziur nago gehienok ados gaudela honen inguruan, eta zoritxarrez, batzuoi ileak tente uzten dizkigute argazki hauek, batez ere horren esanahia argia delako: faszismoa bizirik jarraitzen duela.

Argazkia: Santi Burgos


Nola ez, ezin ziren falta futbol txapelketaren final eta gero, Frantziaren ospakizunaren irudiak. Ohikoa den moduan kirolaren munduan eta are gehiago, futbolaren munduan, ekitaldi honek ere artelanak utzi ditu. Zenbaitek Twitterren”Frantziako iraultza modernoa” zirudiela aitortu dute, irudi honek eta honelako beste askorekin. Izan ere, argazkilari anonimo honek efektu izugarriak lortu ditu argiekin eta koloreetako keekin.

Argazkia: ?


Beste alde batetik, nazioarteko politika arloan ere protestak izan dira asteburu honetan, konkretuki Trumpek Erresuma Batura egindako bisitan. Bisita honen helburua merkataritza-akordio transatlantiko berri bati begira negoziaketak prestatzeko izan da. Baina gaia dena dela ere, Trump doan lekura doala erreboltak, manifestaldiak eta bere aurkako jarrerak sortzen ditu, zergatik ote?

Irudian Londresko manifestaldian, mota, kolore eta tamaina guztietako banderak osatuta: Inmigranteen aldekoak, kapitalismoaren aurkakoak, Europar Batasunaren aldekoak, eta orokorrean, Trumpen aurkakoak.

Argazkia: Simon Dawson


Azken irudi hau, aurrekoaren oso antzekoa da, eta aldi berean guztiz desberdina. Gugandik gertuago atera da: Bartzelonan. Gainera, koloreek  protagonismo handia dute eta ez dago aurreko irudian ikus dezakegun aniztasuna: gorri, hori eta urdin koloreak dira argazkiaren izaera markatzen duten elementuak, Kataluniako independentziaren aldeko koloreak, alegia. Irudia larunbatekoa da, hilak 14, preso politikoen aldeko mobilizazioan ateratakoa, hain zuzen ere.

Argazkia: Albert Gea