Asteko Argazkiak

Akordeen gaua

Francisco Leong – AFP

Maiatzaren 12ko gauean argi, musika eta abeslariz bete zen Portugaleko hiriburua. Lisboako eraikin erraldoi baten barruan Eurovision lehiaketako finala ospatu zen urtero moduan. Aurtengo edizioan Israelgo abeslaria izan zen garaile. Azken unera arte ez zen argi eta garbi ikusi zein izango zen jaialdiaren 63. edizioko garailea, baina azkenean garaipen konfetiak emakume israeldarraren gainean jaurti ziren.

Francisco Leong – AFP

Poztasunaz gain, Lisboako eszenatoki erraldoiaren gainean era askotako une hunkigarriak bizi izan ziren. Aurreko edizioko irabazlea, Salvador Sobral, eta Caetano Veloso abeslari brasildarraren arteko besarkada gau osoko une berezienetako bat izan zen. Besarkada horren bitartez musikak sortzen duen maitasuna eta arazoei aurre egin ahal izateko ematen duen indarra agerian geratu ziren.

40 Principales

Era askotako abeslariak eta dekoratu deigarriak ikusi ostean, eszenaratze sinple batekin itxi zuten lehiakideen txanda bi abeslari Italiarrek. Abestiaren letraren atzean, egungo munduak bizi duen egoera eta arazoen inguruko mezu oso garrantzitsu bat ezkutaturik zeukaten. Haien sinpletasunari esker Europa poltsikoan sartu eta , azkenean, bosgarren postua lortu zuten.

Gtres

Abeslari, nazionalitate eta hizkuntza desberdin guztiak eszenatoki beraren gainean bildu ziren. Foku eta efektu ikusgarriei esker ikus-entzuleek arte honen magiaz gozatzeko aukera izan zuten. Izan ere, urtero moduan, Europako ahots guztiak isildu eta hizkuntza bera maitatzen eta mintzatzeko ados jarri ziren: musikaren hizkuntza.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.