Asteko Argazkiak

Istiluen astea

Samuel Sanchez

Aste honetan zehar hainbat manifestaldi antolatu dira munduan zehar, oso helburu ezberdinekin. Espainiako hiri eta herri ezberdinetan “La Manada” kasuaren sententzia ezagutu ostean hainbat kontzentrazio antolatu dira, sententziarekiko desadostasuna adierazteko. Emakume zein gizonek zerurantz eskuak altxatu dituzte justiziak San Ferminetan gertaturiko bortxaketa behar bezala ez epaitzeagatik.

Jagadeesh NV – EFE

Indian, emakumeak kandelak piztu eta elkarretaratzeak antolatu dituzte indarkeria, eraso sexual edo bortxaketek herrialdean, azken aldian, izandako gorakada salatzeko. Egunaren azken orduetan argiak itzaltzen direnean, kandelak piztu eta buruan mezuak dituzten zapiak lotzearekin batera, salaketak burutzeko ordua iristen da.

Inti Ocon – AFP

Nikaraguako istiluen artean, kaleetan ehundaka pertsona elkartu dira une honetan agintean dagoen Daniel Ortega presidentearen dimisioa eskatzeko. Managuako kaleak hartu dituzte, kolore zuri eta urdinak dituen herrialdearen ikurriña buru gainean eskuekin eutsiz.  Borrokatzeko gogorik ez zaie falta, nahi dutena lortzeko.

Yonhap – AFP

Azkenik, polizia eta manifestarien arteko talkak izan dira Hego Korean. Tentsio testuinguru horretan, errepidea mozten protestan ari ziren herritarrak inguratu dituzte poliziek, pixkanaka lurrean eseritako pertsonak altxatuz eta kanporatuz. Manifestariak inguratzen dituen sare berdeak haien artean dagoen elkartasunaren adierazlerik garbiena da.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.