Ura, agua, water, eau, aqua. Elementu unibertsala.

Atzo Uraren Nazioarteko Eguna izan zen eta horren harira irudi eder, sinboliko, deigarri eta izugarrien artean hau aukeratu dugu, ia sinbolikoa oraingoan, ura justu-justu ikusten baitugulako.

Gure etxeetan sofatik hamar pausotara kanila zabaldu eta eskua azpian jarri bezain pronto sentitu dezakegu ur freskoa, etenik gabe dijoana, nahi bezain beste eduki dezakeguna. Momentuz, behintzat. Baina zoritxarrez ez da hala munduko parte guztietan.

Nahiz eta ura lurrazalaren %71a den, herrialde azpigaratu askotan egunero kilometroak egin behar dituzte etxeetan ur litro batzuk izan ditzaten, edan, jan, garbitu edo beste edozertarako bidoiak betetzen eta eramaten dituzte leku batetik bestera. Hala da Indian, hala nola, zenbait auzo azpigaratuetan honelako egoeran bizi baitira: udal-zisterna batetik ateratzen dute ura Dugar Nagar zonaldean (Bhopal hirian).

Argazkia: AFP