Bassam Khabieh – Reuters

Zerutik jaurtitako bonbek lurraren aurka talka egiten dutenean min eta izuz beteriko hodei bat zabaltzen da. Kea erretiratzerakoan lehenengo kaltetuak agertzen dira. Siriako Guta herriko eraikin eraitsien artean Siriako Defentsa Zibila zaurituk erreskatatzeko lan etengabea burutzen du. Eskailera baten laguntzarekin, harrien artetik inkontziente aurkitzen dagoen emakume bat erreskatatu dute, gerrak eragindako heriotza bat salbatzeko saiakera desesperatuan.

STR – AFP

Siria, ordea, ez da bonben jomuga bakarra. Lashion, Birmanian, bonbek biztanleria ikaraturik dute. Zaurituak eta hildakoak egunerokotasunaren parte bilakatu dira, zoritxarrez. Gizakiez gain, eraikinek ere kalteak jasaten dituzte bonbardaketen ondorioz eta ezinbestekoa da horiek berreraikitzea bizitzak aurrera jarrai dezan. Erratzekin hautsa astindu eta guztiz apurturiko leihoak ordezkatzen dira lehen-bailen, bonbak jaurti aurreko normaltasuna ahalik eta lasterren berreskuratzeko.

Ahmed Jallanzo – EFE

Bonbekin batera, sua pizten den lekuetan sugarrek bidean aurkitzen duten guztia, edo ia guztia, txikitzen dute. Liberian, Monroviako Randall Street erosketa gune goitik behera suntsitu dute sugarrek. Suteak eragindako kalteak murriztu nahian,  herritarrak mangera batekin azken sugarrak itzaltzen saiatzen dira. Haien inguruan, zorigaiztoko suteak utzitako errauts eta hondamendia ikus daiteke. Ezer gutxi geratzen zaie salbatzeko.

Kadri Boy Tarigan – AFP

Naturak ere bere indarra baliatzen du eta noizbehinka hondamendiren bat eragiten du ere. Sumendi inguruan sumendi baten leherketak irudi txundigarri eta beldurgarriak uzten ditu. Honen ostean, ordea, gizakien osasunerako oso kaltegarria den hauts txuri batek sumendiaren inguruak estaltzen ditu. Irudiko gizonak maskara bat darabil hautsaren garbiketak burutzen dituen bitartean bere burua ez kaltetzeko.