Sailkatu gabea

World Press Photo 2018

Badator berriro ere World Press Photo: izen bera duen argazkilaritza elkarte independenteak antolatzen duen urteroko sari banaketa, beharbada argazkilaritzaren Oscar sariak deitu ahal geniokeena.

Bertan urtean atera diren argazki hoberenak aukeratzen dira, World Press Photo of the year deitzen da sari-banaketa hau eta finalistak ezagutzen ditugu dagoeneko, eta apirilan jakingo da nor den 6 hoberenen arteko irabazlea. Guk dagoeneko badugu gure gustokoena.

Guk dagoeneko badugu gure gustokoena, hauxe. Argazkiaren autorea Ivor Prickett da, gehienbat The New York Times egunkariarentzako lan egiten duen argazkilari independentea. Argazkia Iraqeko Mamun auzoan errefuxiatuak daude laguntzaren zain, Estatu Islamikoak bereganatutako Mosul hiria berreskuratzeko batailan gertatzen den bitartean.

Autoreak izugarri ondo islatzen jakin du egoeraren iluntasun eta tentsioa. Gainera, are deigarriagoa izateko, kolore ilunez jantzita dauden emakume guzti horien artean umearen aurpegia ikusteak dudarik gabe gure atentzioa eta errukia erakartzen ditu. Dudarik gabe, World Press Photo saria irabazteko adina talnetu du Ivor Pickettek.

Argazkia: Ivor Pickett 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.