Ospatzeko, aldarrikatzeko… edozein arrazoi dela eta betetzen ditugu kaleak eta hor egoten dira argazkilariak gure mugimendu masibo horietako momentu honenak harrapatzeko. Aste honetan izan ditugu baita ere kaleak betetzeko zenbait arrazoi eta gure bildumako lehenengoa, bertakoa izan da: San Sebastian jaia. Irudian etxeko txikiak protagonista diren danborrada famatua dugu, Donostian ospatzen dena. Bertan argazkilariak lan ederra egin du simetria eta koloreekin jokatuz.

Argazkia: Alvaro Barrientos (AP)


Itsasoa zeharkatu behar dugu hurrengo argazkiko protagonistak ezagutzeko. Dena den, ez dugu asko behar argazkia non atera den identifikatzeko, ezta zergatik egin den ere. Donald Trump AEBko presidentearen lehen urtehurrenak Emakumeen Martxarekin egin du bat, kasualitatez?

Eta bertan askok emakumeen eskubideen aldarrikapenarekin eta berdintasunaren aldarrikapenarekin batera, presidentearen neurrien aurka egin dute milaka estatubatuarrek AEBko hiri askotan, gehienak New Yorken, Los Angelesen eta Bostonen izan dira.

Argazkia: Mark Ralston (AFP)


Indian Magh Mela jaialdia ospatzen dute urtero erlijio hinduista praktikatzen dutenek. Irudian xaman bat agertzen da,  Allahabadeko hirian. Urtearen arabera egun bateaan edo bestean ospatzen da jaialdia, astrologia hinduistaren arabera: Jupiter Tauron dagoenean eta eguzkia eta ilargia Saturnon daudenean ospatzen da. Jaialdi honek milioika pertsona mugiarazten ditu urtero (120 inguru) eta herrialdean ohikoa den bezala, kolorez betetzen ditu irudiak.

Argazkia: Rajesh Kumar Singh (AP)


Erlijioarekin jarraituz baina guztiz hinduismotik eta Indiatik aldenduz, Filipinetara mugitzen gara irudi honetan. Bertako katolikoek izugarrizko ospakizun jendetsua burutu dute, nun bertako argazkietan sufrimendua gehiago islatzen den haien aurpegietan, debozioa baino. Ikaragarria da hau batez ere begirada agnostiko batetatik erreparatzen denean.

Izan ere, honelako jaialdiek mugimendu masibo ikaragarriak eragiten dituzte, eta jende-oldeak eragin nun hildakoak ere egoten diren (baita aurreko argazkiko ospakizunean ere, adibidez). Irudi honetan, hala nola, konortea galdu duen emakume bat mugitzen dute herritarrek ia berari erreparatu gabe.

Argazkia: Romeo Ranoco (Reuters)