Estatu Batuetako ipar-ekialdean (batez ere Wisconsin, Texas, Arkansas, Georgia, New York, Missouri eta Ipar Dakotan) olatu hotz izugarria jasaten ari dira egun hauetan, bertako paisiak zuriz tintatu dituena eta zoritxarrez 12 hildako eragin dituena bertan egondako muturreko tenperatura baxuekin. 2014tik ez zuten halako denboraldi bat jasaten zonaldean (nun zenbait lekutan -20Cºra iritsi diren tenperaturak).

Niagara izan da, adibidez, parte batean hizoztu diren paisaietako bat. 60 metroko altuera duten ur-jauziak elurtuta egoteaz gain, zenbait zati hizoztuta aurkitu dituzte estatubatuarrek, kanadiarrek eta gerturatu diren beste zenbait turistek egun hauetan. Arriskua, beraz, inoiz baino altuagoa da, baina hori ez da nahikoa izan jendea gerturatzeari uzteko.

48 ordutan besterik ez, metro t’erdi elur erori dira bertan. Ondoren egondak hizozteak eta -10Cº inguruko muturreko tenperatura jarraiak izateak eragin du paisaia hau sortzea. Baina hala ere, eta etxean geratzeko gomendaioari aurka eginez, turistak eta inguruko herritarrak bertaratu egin dira eskularru eta berokiekin leporaino estaliz argazkiak egitera, irudian ikus dezakegun moduan, azken ia lau urteetan ikusi ez dituzten paisaietaz gozatzeko asmoz.

Argazkia: Aaron Lynett / The Canadian Press (AP)