Gizartea, Kultura

Superamonak

Joseba Muruzabal artista galiziarrak Galiziako paretak margolanez bete ditu, iparraldetik hegoalderaino erkidegoa zeharkatzen duen errepide osoan zehar. Baina ez dira edozein margolan. Aukeratutako irudian ikus dezakegun moduan, amonak superheroi bihurtu ditu mural herraldoi hauetan (horietako batzuek hogei metroko altuerara arte iristen dira).

Horretarako, herri txikietako eta nekazal-zonaldeetako amonak konbentzitzea lortu du bere bilobei esker, bere lagunak direnak. Nekazaritza eta abeltzaintza ariketak egiten irudikatu nahi izan ditu, baina indartsu eta handi, haiei merezi duten omenaldia egin nahian. Eta superamonak bihurtu ditu ariketa hauek modu ezberdin eta berezi batean irudikatuz, beren esentzia galdu gabe.

Mural konkretu honetan Muxia (A Coruña) herriaren kostaldea irudikatu du, olatuz eta harriz beteta egoten dena, eta bertan Claudina agertzen da, 79 urteko amona galiziarra itsasoko lanpernen bilketan aritutakoa 15 urtetik 65ak arte, eta askotan berak kontatzen zuen itsasoak eramateko zorian egon zela. Artistaren hitzen arabera bere helburua izan zen Claudina ninja baten antzera irudikatzea, harri batetik bestera saltoka. Eta nola ez, kostaldean margotzea murala. Margolanari A ninja Claudina e raspa dourada deitu dio: Claudina ninja eta urre koloreko arraspa.

Argazkia: Joseba Muruzabal

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.