Oraindik udazkenean gauden arren, abenduan sartu berri gara eta dagoeneko gurean erori dira lehenengo elurteak. Asteburu hau zuriz jantzi du gure Euskal Herria eta baita beste leku asko ere, termometroa 0ra justu justu kostata iritxi delarik leku askotan.

Honako irudi honekin  Donostin bertan paseatzera atera den herritar bat ikus dezakegu pasealekutik itsasoari eta mendiari begira. Kostaldean elurrak bere aztarnak utzi dituela froga dezakegu argazki honekin, askok eta askok txuriz oso gutxi ikusi duten paisaia aldatuta.

Argazkia: Gorka Estrada (EFE)


Beti diogun bezala, edozein eguraldik uzten dizkigu gure kamera hartu eta paisaiak plasmatzeko gogoak. Elurra beste paisai eder horietako bat da, bere garbitasunarekin eta zuriz tintatutako kolorearekin sare sozialak gainezka utzi dituenak asteburu honetan.

Argazki honetan garbitasuna, profesionaltasuna eta geometria dira nabari. Elurra da protagonista, baina baita ere irudiaren erdian Iruñeako hirian pasiatzen doan pertsona bakarra, zuritasuna eta simetria apurtu eta perfekzionatzen dituena.

Argazkia: Jesus Diges (EFE)


Elurrak eta hotzak etxeko berotasunera hurbiltzen gaitu garai honetan, kafe beroa edo txokolatea eskutan manta hartu eta planak alde batera utzita, askorentzako. Baina badaude ausartak direnak eta ezta berokirik ezta txano edo eskularrurik hartzen ez dituztenak. Neoprenoa hartu eta gure kostaldeetako hondartzei aurre egin nahi izan diotenak ere egon dira asteburu honetan. Irudi honetan bezala, non Donostiako hondartzetan surfistak ikusi ahal izan diren, nahiz eta 0 gradu inguru egon garen asteburu osoan zehar Euskal Herriko zonalde gehienetan.

Argazkia: Javier Hernandez


Baina, beste alde batetik begiratuta, txuritasun honek ez du bakarrik edertasuna ekarri gure inguruko paisaietara. Beti bezala, elurrak gure errepide eta kaleetan arriskua ezarri dute, baita ere honako hontan, azken urteetan egon den elurte labur gogorrenetakoa izanda. Errepide asko itxi eta beste asko inoiz baina hustuagoak ikusi ditugu egun hauetan. Dena den, irudian agertzen den moduan, egon dira ere autoa hartzera ausartu direnak, edo agian beste erremediorik ez zutenak.

Argazkia: El Confidencial