Sailkatu gabea

Alde ilunena

Susana Vera – Reuters

Errefuxiatuak dira berriz ere protagonistak. Gaurkoan, ordea, ohiko argazkiekin konparatuta irudi nahiko desberdin bat erakutsi nahi dugu. Izan ere, normalean itsaso zabalean galduriko itsasontzietan edo herrialdeen arteko mugetan ikustera ohiturik gaude. Nolanahi ere, pertsona hauek haien bidaiaren zati gehiena errefuxiatu kanpamenduetan ematen dute, bizitzak aukera berri bat noiz emango zain.

Gaua erortzen denean eta ingurua belzten denean, errefuxiatu kanpamenduetan argi ahulak pizten dira. Familiak erdi-erorita dauden aterpeen azpian biltzen dira afaltzeko asmoz, aurretik daukaten gau hotzari aurre egin ahal izateko. Kandelak eta oliozko lanparak dira gauaren iluntasun apurtzen duten bakarrak.

Etxolak desberdinak bereizten dituzten paretak nahiko ahulak dira, beraz, intimitatea mantentzea nahiko zaila da. Hala ere, lapikoen berotasunak eta senideen babesa nahikoa dira errealitate bortitzari irribarre bat ipini eta haien bizitzetako bidea eraikitzen jarraitzeko.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.