Arrotza egiten zaigun ohitura hau ez da beti honela izan euskaldunontzat. Gure arbasoek Euskal Herrian bertan dagoeneko gaur egun batez ere Amerikako Estatu Batuetatik datorkigun ohitura hau praktikatzen zen duela urte asko, antzerako modu batean. Erremolatxak, patatak edo kuiak hustu eta kandelak sartzen ziren barruan, gaur egun kuiekin egiten den bezala. Gaur egun, geroz eta leku gehiagotan mozorratzen da jendea urriaren 31ko arratsalde-gauean.


Baina esan bezala, Halloween gaua benetan pasioz bizitzen dutenak Estatu Batuetako herritarrak izaten dira. “Truck or treat”  leloaz baliatu eta etxez etxe gaztetxoenak gozokien bila joan ohi dira, guraso edo helduagoek izugarrizko festak prestatzen dituzten bitartean, geroz eta mozorro deigarriagoekin. Argazki  hau konkretuki, Floridako Cayo Hueso irlan aterata dago nun “Fantasy Fest” izeneko jaialdia ospatzen den 10 egunetan zehar.

Argazkia: Cristobal Herrera (EFE)


Estatubatuar askok Donald Trumpen mozorroa aukeratu dute aurten. Sorgin, pailazo, mamu eta beste ohiko mozorroak baztertuta, asko ikusi den mozorroa izan da Etxe Zuriaren buruarena. Agian gobernuburuak beldurra ematen duelako edo agian Halloweeneko pertsona ilunen zakuan sartzen dutelako herritarrek? Argazki honetan zenbait Donald Trump ditugu, baina ez Estatu Batuetan, Japonian baizik.

Argazkia: Everett Kennedy Brown (EFE)


Kultura kristauean azaroaren lehenengo eguna izan ohi da hildakoak gurtzeko eta gogoratzeko eguna, Halloween gaua eta hurrengo egunean, hain zuzen ere. Egun honetan, agian kristauak ez direnak ere urteko beste egunetan baina errazago gerturatzen dira hilerrira. Jendez eta are gehiago kolorez betetzen dira hilerriak egun horretan, senide eta lagunek beren gertukoei jartzen dizkieten lore eta oroigarriekin, Torreroko hilerriko irudi honetan ikusten den bezala (Zaragoza)

Argazkia: Aránzazu Navarro


Gaur egun, ohitura hau mozorro deigarriekin eta “truck or treat”  famatuarekin nahastu eta AEBtik kanpora hedatzen ari da gero eta gehiago, nahiz eta bere benetako jatorria ez dakigun nondik datorren, zeltek, britoiek eta beste zenbait kulturek honelakoak ospatzen zituzten. Irudi honekin, hala nola, Mexikoko hildakoen eguneko desfile koloretsuaren isla dugu, beste leku askotako iluntasunarekin kontrastea eginez.

Argazkia: Carlos Jasso (Reuters)