Errefuxiatuen drama ez da amaitzen. Ez da amaituko Europako herrialdeek beren promesak betetzen ez dituzten bitartean. Espainiar estatuaren kasuan, 1980 errefuxiatu besterik ez dituzte hartu, espero ziren 17.337etatik (esan zutenaren %11’4 besterik ez).

Asko dira Europara sartzea lortzen ez dutenak, edo sartzerakoan bizia galtzen dutenak. Edo baita ere zerbait lortzeko familiak apurtzeko beharrak ikusten dituztenak, eta beren familietako kideak muturren aurrean hiltzen ikusten dituztenak ere. Egoera eta baldintza horietan gure eskutan egon beharko litzateke bizi duin bat bermatzea. Eta zer ematen diegu? Bizkarra.

Gaurko irudian, Liaqat dugu, 12 urteko mutikoa. Afganistandik joan zen Europarantz, kontrabandisten laguntzaz. Kilometro pila bat egiten dituzte Europako mugetaraino. Zenbaitetan, Kroaziako mugan izaten dira momentu latzenak. Bertara iritsi eta kroaziako guardiek beren lurraldeetara bidaltzen zituzten, askotan, jipoitu eta gero. 2015-2016 urteen bitartean 300.000 ume errefuxiatuk honelako bideak hartu behar izan dituzte, aurreko urteetan baina 5 aldiz gehiago.

Argazkia: Muhammed  Muheisen, AP