Naturaren Babeserako Nazioarteko Eguna ospatu zen urriaren 18an. 1972. urtean ospatzen hasi zen egun hau, Argentinako presidente ohiak, Juan Domingo Peronek, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiari bidalitako hitzekin batera. Bertan, “biosfera eta ingurumenaren kutsaduraren bidez gizateriak hasi duen ibilbide suizida, baliabide naturalen suntsiketa, biztanleriaren hazkunde erraldoia eta teknologiaren gainbalioa…” aldatu beharrean zeudela esaten zion.

Eguna ospatzeko, naturaren ikur ezagun baten argazkia aukeratu dugu, mundu osoan ezaguna den lekukoa eta izugarrizko pasaiak utzi dizkiguna askotan bertaratu diren argazkilari askoren eskutik. Estatu Batuetako Yellowstoneko parke naturala da. Parkearen 900.000 hektareak Idaho, Montana eta Wyoming estatuetan banatuta daude, parte handiena azken honetan egon arren. Ibai garrantzitsuneak bertako jatorria dute: hala nola, Missisipik. Eta irudian ikusten dugun bezala, historia bolkaniko izugarria du inguruak.

Argazkia: Reuters / Cordon Press


Beste alde batetik, aste honetan argitaratu dira Wildwilfe photographer of the Year 2017 . Horietako gure gustokoenetako bat bertako hau da, nun Yoina Mamera Nontsoenga neskatoa ikusten dugun bere maskota den tximino txikiarekin, Yomibato errekan bainu bat ematen ari direla.

Argazki honek naturaren edertasuna islatzeaz gain, munduko leku askotan ikus dezakegun gizakiaren eta animalien arteko harreman estuaren ikurra dugu. Umearen xalotasuna eta animaliaren txikitasunak izugarrizko samurtasuna transmititzen digu. Gainera, argazkiaren perfekzioak oso merezita eman dio bere sortzailearen jabeari.

Argazkia: Charlie Hamilton James


Naturaren harira, Galiziako irudi bat dakarkizuegu. Egon diren sute izugarriak eta gero, laranja kolorez tintatutako irudi guztiak eta gero, gris koloreko eta hondakinez eta errautsez betetako irudiak ditugu oroain. Errekuperatzeko bidea luzea izango dela argi dugu, erre diren hektarea guztiak eta gero.

Orain, Galizia, Portugal eta Asturiaseko zenbait zonaldeetako biztanleen buruan hainbat galdera daude. Errudunen bila, konponbideen bila, egiaren bila, justiziaren bila… Baina batez ere, galdu duten guztia berreskuratzearen bila dabiltza bertako gehiengoak.

Argazkia: Brais Lorenzo (EFE)


Rodolfo Gerlstl argazkilariak, eta Angel  izeneko liburuaren autoreak, eskainitako irudiei esker, munduko ur-jauzi handiena ikusi ahal izan dugu argazki eder batzuetan. Ur-jauzi hau Canaimako parke naturalean dago, Venezuelako Bolivar estatuan. El salto del ángel du izena ur-jauzi honek eta 807 metroko altuera da, bertigoa sufritzen ez duen turistarentzat noizbait bisitatzeko ezinbesteko paisaia izugarri ederra.

Tepuye izena duten harriez osatutako zonaldea da, ur-jauzi askoz eta fauna paregabeaz inguratuta. Autoreak dio zonalde hau bisitatzen den aldi bakoitzean inguru desberdin bat ikusten dela. Tepuyeek 30.000 kilometro karratuko parkearen 65%a osatzen dute eta beste parke askorengandik desberdintzen laguntzen digu.

Argazkia: Rodolfo Gerstl