Asteko Argazkiak, Gizartea, Natura, nazioartea

Hainbat aldarrikapen

Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, Bakearen Nazioarteko Eguna, Muxuaren Nazioarteko Eguna, Alfabetizazioaren Nazioarteko Eguna… Hainbat eta hainbat aldarrikapen batzen dituzten Nazioarteko Egunak ditugu urte osoan zehar. Aste honetan, bi aldarrikapen nagusitu dira mundu mailan, irudiekin hartzaileei sentsazio asko helarazi ahal dizkietenak.

Urriaren 6an Irrifarraren Nazioarteko Egunaren aldarrikapena egin zen mundu osoan. Honetarako aukeratu dugun argazkia migrante talde batena da. SOS Mediterraneo kolektiboak MV Aquarius barkuan erreskatatu ondorengo momentuan, uneak dakarren alaitasuna eta esperantza haien aurpegietan islatuta. Gainera, bisualki ingurua lauso egoteak argazkiko protagonisten irrifarra bereizten du.

Argazkia: Tony Gentile (Reuters)


Harvey urakanak irudi deigarri asko utzi dizkigu, zuekin konpartitu ditugunak gainera. Animalien Nazioarteko Eguna ospatzeko, hondamendi natural honen ondorengoko irudi bat aukeratu dugu, nun Houstongo biztanleek zenbait txakur erreskatatzen dituzten eta txalupan eraman.

Ez da gauza berria txakurren eta gizakien arteko harremana ezin hobea dela. Egia esan, orokorrean beti aurkitzen ditugu nonbait animaliak laguntzeko prest daudenak, eskertzekoa da maskota hauen maitaleentzat batez ere.

Argazkia:  Godofredo A. Vasquez (AP)


Beste alde batetik,.. beste mota batetako aldarrikapenak aurkitu ditugu aste honetan. Kataluniako gaia pil-pilean egonda, ez da arraroa egun guztien amaieran zenbait irudi berri egotea gure aurpegien aurrean. Honako hau atzoko manifestaldikoa da, nun egun hauetan ikusi ditugun bandera eta ikur guztiak alde batera utzita, jendeak zuriz janztea eta ikur zuriak ateratzea erabaki duen.

Gironan ateratako argazki honetan, zuriz jantzitako jendeaz gain, lurrean (paper zuri baten gainean) pakea eta elkarrizketa eskatzen dute herritarrek, gobernariek eta politikariek egun hauetan eta proces-aren bitartean izandako jarreren eta erabakien aurrean zera eskatzen: pakea eta haien arteko elkarrizketa besterik ez.

Argazkia: Reuters


Azken aldarrikapen hau National Geographic-etik datorkigu. Hauek ikerketa berezi bat zabaldu dute, Amazoniako turismoaren aurkako kritika egiteko asmoarekin. Animaliek bertan sufritzen dutena handia dela diote, Amazoniako portu-hirietan batez ere. Badaude egun baterako txangoak animali “basatiekin” bizitzeko esperientziak barnean dituztenak, gero eta gehiago, eta praktika hau zenbait kolektiboengatik kritikatuak izan dira.

Irudian, turista askok izurde bat inguratzen dute Brasilgo zonalde turistiko batean. Izurdeak dituen orbainak beste izurdeekin egin behar izaten dituzten borrokaldiengatik dira. Amazoniak planeta guztiaren bioaniztasunaren %10a du, eta guztiok dugu hori ondo eta errespetuz mantentzeko erantzukizuna.

Argazkia:  Kirsten Luce (National Geographic)

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.