Natura

Merezitako saria

Sergio Tapiro Velasco - National Geographic

Tximista baten eztanda edo sumendi bat erupzioan sartzen den unea segundo kontua baino ez dira. Naturak noizbehinka eskaintzen dituen bi fenomeno hauetaz gozatzeko pazientzia eta azkartasuna aldi berean uztartzea ezinbestekoa da, izan ere, tximista edo sumendiaren erupzioa noizean behin gertatzen diren gauzak baino ez dira.  Beraz, ia ezinezkoa da bi fenomeno hauek aldi berean ikustea.

Baliteke ezinezkoa zirudien irudi hori eskuratzeagatik argazki hau National Geographic-en gustukoa izan dela. Hain zuzen ere, Sergio Tapiro Velascoren irudi honek Argazki Bidaiariaren Urteko Saria eskuratu. Ezagutza geografikoa zabaltzearen asmoarekin sortu zen elkarteak Colimako sumendia ageri den irudi hau saritu nahi izan du 2017 urtean.

Argazkian, gauaren iluntasuna eztanda baten ondorioz apurtua den unea ageri da. Zerua janzten duten izarren argia Colima Sumendiaren erupzioagatik eta haren gainean erori den tximistarengatik urratua izan zen. Honela, Sergio Tapiroren argazki kamerak une magiko bat harrapatu zuen, zeinetan naturaren bi indarrek une berean bat egitea erabaki zuten.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.