Asteko Argazkiak

Kultura nahasketa

Amit Dave - Reuters

Kultura da gizarte edo lurralde baten erakusleihoa. Honela, milaka eta milaka kultura nahasten dira munduan zehar. Dantzak kulturaren zati garrantzitsu bat dira. Irudian, Indiako artista talde bat ageri da Garba izeneko dantza tradizionala prestatzen. Jantzi koloretsuek  eta kolore bizietako apaingarriak musikaren erritmora mugitzen dira Ahmedabad-etik gertu.

Oli Scarff – AFP

Bigarren irudi honetan “Abbots Bromley Horn Dance” izeneko dantzaren erakustaldi bat ikus daiteke. Koloreak eta apaingarriak ez dira dantza tradizional honetako protagonista nagusiak. Dantzariek oreinen adar-buruak erabiltzen dituzte dantza hau aurrera eramateko. Abbots Bromley herrixkako gaztetxoak dira dantza hau burutzeaz arduratzen direnak.

Hohang Hashimi – AFP

Gure kulturak janzteko eran aldaketak eragin ditzake, baina, azken finean, jokoaren bitartez berdinak garela ikusi dezakegu. Irudiko neskatoek burua zapi batez estalita daramate, haien senideek erakutsitakoa jarraituz.  Hala ere, jolasterako orduan edozein haur bezala gozatzen dute Heart haurrentzako zirku mugikorrak antolaturiko ekintzekin.

Yuri Kadobnov – AFP

Munduan zehar biltzen diren kultura desberdinak ezagutzeko nahiak bultzatzen gaitu bidaiatzera. Zaryadye izeneko parkean zehar itzuli bat ematen ari da turista talde hau, Errusiako hiriburuan, Moskun. Azken irudi honetan lehenengo irudiko koloreak berpizten dira,  San Basilio katedraleko dorreen antzinako koloreetan.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.