Harvey urakanak izugarrizko hondamendiak eragin ditu Estatu Batuetako hainbat zonaldetan, batez ere Texasen, aurreko larunbatetik (abuztuak 26). Etxe asko ur azpian utzi ditu, azken 12 urteetan herrialdean izan duten hondamendi okerrenean. Dagoeneko 30 hildako egon dira eta milaka pertsona lekuz aldatu behar izan dituzte. Texas hondatuta, orain Luisianako muga mehatxatuz.

Argazkia: Thomas B. Shea (AFP)


Dagoeneko Estatu Batuetan eragin okerrenak utzi dituen hondamendi naturala izan dela diote adituek. Orain batez ere Houstoneko erakunde publikoak baina baita ere herritarrek ere, laguntza eskaintzen dute eraginak sufritu izan dituztenei. Zenbait babeslekuetan 10.000 pertsona jasotzera ere iritsi dira, nun 100.000 jateko baina gehiago eman diren dagoeneko. Gainera, 200 ostatu baina gehiago ireki dira 42.000 pertsonentzako, 1500 borondatezko langileen eskutik.

Argazkia: Marie D. de Jesus (AP)


Ia 800.000 pertsona bizi ziren arriskuzko zonaldean, baina horrez gain, ia milioi bat pertsona beren borondatez joan dira beren etxeetatik. Dagoeneko ia milioi erdi pertsonak diru publikoaren eskaera egin dute urakanak utzitako hondamendiari aurre egiteko. Lau egunetan 72.000 milioi litro ur erori dira eurite izugarrietan.

Argazkia: Richard Carson


 

Paisaiak izugarriak izan dira hondamendia eta gero, eta horrela geratu dira irudikatuta hainbat fotokazetariek harrapatutako argazkietan.  Argazki honetan ura da protagonista, baina erregaiak koloreen jokoa sortzen du eta ura txokolatez beteta egongo balitz bezala geratu da Texaseko Port Arthurreko Motiva Enterprises LLC enpresaren aparkalekuan.

Argazkia: Adress Latif (REUTERS)