Gizartea, nazioartea

Bizirauten

Dukha etnia bizirauten dabil, edonorentzako ezezagunak den Ulan Batorreko talde txiki hau dagoeneko 250 partaidez osatuta dago, eta beraien egunerokotasuna ez da bat ere erraza. Gainera, kanpamendu txikietan osatzen dira gehien bat, irudian ikusten dugun bezala, nahiz eta beraien lurrak ikaragarri handiak izan. El País-ek argitaratu duen argazki erreportaian ikus dezakegu nola den etnia honen bizimodua.

Beraien ekosistema, etnia berarentzako oso garrantzitsua da, horrengatik bizirauten baitutelako. Adibidez, inguruan duten laku izugarria negu osoan izoztuta egon ohi da eta alde batetik bestera laku gainetik ibili daitezke taldekoek, baita autoan edo bizikletan ere.

Taldearen biziraupenaren funtsetako bat, elur-oreinen heziketan datza, zeinekin urtaro aldaketetan mugitu egiten diren. Gainera, bertako askok orein hauen adarrekin artisautza produktuak ere egiten dituzte, bertara gerturatzen diren turistentzat.

Honelakoekin tradizioari eutsi eta naturak jartzen dizkien erraztasun eta zailtasunekin gora-beherak izan dituten arren, oso gutxi diren arren ere, dunkha etnia oraindik bizirauten duela eta biziraungo duela ikus dezakegu bertako biztanleen lanari esker.

Argazkia: Riccardo Pravettoni

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.