Gaurko argazkian alaitasuna da nabari, baina ez da gehiegi behar armak zerura begira jarri dituztela ikusteko. Argazkilariak, Ahmed Saad-ek, kontatzen duen bezala, soldaduek Mosulgo Hiri Zaharra askatu zutela ospatzeko armak airera zuzendu eta tiroka hasi ziren.

Arriskutsua izan arren, argazkilariak tiroengatik kezkatuta balen aurkako txalekoak ez zituztela kendu dio, eta lekuan bertan geratu zirela denak. Berak berdina egin zuen eta ez zen bertatik joan, asko disfrutatzen baitu gatazka armatuak eta gerrak irudikatzen, esan bezala.

Hauxe izan zen Mosulgo Hiri Zaharra liberatu eta soldadu irakiarrak beren alaitasuna adierazten zuten lehen momentua, uztailaren 8an (duela 5 egun besterik ez)… nahiz eta gatazka honetan kide asko galdu zituzten.

Etengabeko norgehiagokaren ondoren, dagoeneko Mosulgo biztanleek hiria errekuperatu dute, ISIS bertatik botatzea lortu ondoren. Hau da emaitza horren alaitasunaren islada, baina beharrezkoa da etxe apurren eta hondakinen irudiak ikustea, gaur egun bertako biztanleek bakeari ongietorria eman ahal izango diotelako, baina tamalez, hautsaren eta harri puxken artean.

Argazkia: Ahmed Saad