Sailkatu gabea

Arte mugikorra

Artea gehiagotan ere izan dugu protagonista gisa gure blogeko sarreretan. Baina gaurkoan modu bitxian aurkitu dugu, modu bitxian eta baita leku bitxian ere. Batez ere autoen eta gurpildun garraioen zaleentzat kuriosoa izan daiteke arte mota hau.

Egunero-egunero errepideetan ikusten ditugu  hauetakoak, koloretakoak, gidarien seme-alaben izenak kristal gainean dutenak, daramaten produktuen marken promozioa kanpoan marraztuta dutenak, tamaina desberdinekoak… baina honelakoak han bakarrik ikus ditzkegu: Pakistanen.

Hemen, honelako kamioiek dudarik gabe gure atentzioa deituko lukete, baina berdina gertatzen da herrialde asiatikoan ere. Lore eta kolore izugarriez gain, irudi eta marrazki erlijiosoak ere daramate gurpildun artelan hauek, baita martxa aldatzeko palanketan, kamioiei barrualdeetan… baita gurpiletan ere!

Caren Firouz argazkilariak Pakistandik bidaiatzen du kamioi hauen irudiak harrapatzen. Honela kamioi hauen fenomeno mundiala oraindik gehiago zabaldu dira mundu osoan zehar, nahiz eta askorentzat hau ez den artea. Pakistango merkatua eta ekonomia zabalduz joan ahala, eta Txina bezalako herrialdetara gerturatu ahala, kamioi hauek oraindik ospe handiagoa lortuko dute, ziur.

Argazkia: Caren Firouz

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.