Sailkatu gabea

Kabul, kaosa eta infernua

Atzo, maiatzak 31, Kabul hiria (Afganistan) atentatu berri baten agertokia bihurtu zen. Gertakizunak, Kabulgo auzo diplomatikoan izan zena, 90 hildako eta 460 zauritu utzi zituen kamioi bat lehertu ostean.

Agian, azken urteetan herrialde honetan izandako atentatu bortitzena izan dela esateak ez du ezertarako balio, bortitzena edo ez, 90 hildako eta ia 500 zauritu uzteak gure kontzientzietan zerbait sortzea baita garrantzitsuena. Batzuentzat, honelako irudiak ikustea beharrezkoa da, jendean eragina dutelako. Beste batzuentzat, berriz, ez dira bat ere beharrezkoak biktima horiek eta haien irudia babestea bermatzea eta sentsazionalismoa alde batera uztea beharrezkoak baitira.

Behintzat, irudiak ikusterakoan gure buruan, kontzientzian eta pentsamenduetan biktima hauen patu injustua eta munduan dugun egoeraren inguruan minutu edo segundu batzuetan hausnartzea lortzen badugu, zerbait, gutxi bada ere, lortu dugu. Agian, irudian dauden biktimak, odola haien gorputzetan nahi gabe ikusi behar izan dutenak, eskertzen dute norbaitek hau irudikatzea eta munduan zehar zabaltzea.

Argazkia: Shah Marai

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.